BilbaoArtek Eduardo Hurtadoren ‘Invocar lo cursi' erakusketea aurkeztu dau
2021-06-11 13:32 KultureaBilboko BilbaoArten garagarrilaren 9ra arte egongo da zabalik.
BilbaoArte Fundazinoak Eduardo Hurtado artistearen erakusketea dakar, 2020an erakundearen bekea jaso ondoren. Hurtadok azken urteetan jorratutako hainbat diziplinatako obren instalazinoa erakutsiko dau astelehenetik barikura, 17:30etik 20:30era, garagarrilaren 9ra arte eta sartzea doban izango da.
BilbaoArteko erakusketa aretoak instalazino formako diziplina anitzeko erakusketea hartuko dau eta bertan pinturako piezak, eskulturea, bideoa, marrazkia, oihalezko lanak eta erretratuak topauko ditugu. Artistearen eretxiz Invocar lo cursi osotzen daben piezak ez dagoz amaituta, batzuen eta besteen arteko eten bako alkarrizketan dagoz. Proposamenak modu globalean pentsauta eta hazi dan proiektu baten egungo momentua irudikatzen dau.
Izenburuak artisteak artearen lana ulertzeko dauen moduari egiten deutso erreferentzia. Erakusketa hau ez da bakotasun edo bildurra oinarri hartuta lantzen, artearen bidez egiten dan aurrerapen, ebazpen eta gozamen-prozesu lez baino. Hurtadoren ustez, proiektua erabat politikoa dan itxuratsunean batuta dago. Kitsch-agaz lotzen da, baita keinuakaz edo lumeagaz be.
Erreferentzialtasunetik iges egiten dau, edertasunetik eta umoretik irudikatzeko. Erakusketa honetan, gelea atal bitan egituratzen da: Alde batetik, sarrerea, beste proiektu batzuk montetako logikei erantzuten deutsena eta ia biltegi lez konfiguretan dana; Eduardok kontzeptu hori darabil. Bestalde, zati nagusia dogu, proiektuan erakusketa-garapen handiagoa dauena, igaz BilbaoArten egindako lan batzuekaz eta azken hileotan amaitutako pieza batzuekaz.
Pieza barriak lorategi botaniko ezbardinetatik egindako ibilbide fotografiko lez aurkezten dira, kimuei eta lore eta hostoak zuhaitzen adarretan jaioten diran formeari erreparauta. Erakusketa osoa inguratzen dauen ikuspegi pinpirin horretatik, Hurtadok erlearen ikuskeraz eta polena sexuaren, ugalketearen eta plazerraren sinbolo kontzeptuaz interesetan da.
Erakusketako beste pieza batzuek artisteak gomutarako dauen interesari erantzuten deutse, esangurarik emozionalenean, materialetan egindako piezakaz, gordetako eta ahaztutako objektuakaz, norberarenak edo besteenak. Zeramikea be badago eta oihalak.
Eduardo Hurtado (Valladolid, 1986)
Artistea eta ikertzailea da. Eskulturatik, zuzeneko arteetan eta performancean interesa dau. Formatuen diseinatzaile eta komisario lez lan egiten dau. Guggenheim Bilbao Museoan, Karmengo Kultura Garaikidearen Zentroan, Párraga Zentroan, La Fundicion edo Berlingo Cervantes Institutuan erakutsi ditu lanak. Hainbat sari eta beka jaso ditu, besteak beste, Inéditos, Generaciones edo Labore. El Gabinete izeneko espazioaren ardurea dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!