Bilboko Udalak 'V. Korala Gertutik' zikloa dakar

Bizkaie! 2021-06-09 13:48   Musikea

Bagilaren 12an, 13an eta 25ean izango dira kontzertuak. 

Bagilaren 13an, Sabas Balanzategi baritonoaren debuta izango da. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalak Korala Gertutik zikloaren bosgarren edizinoa atondu dau; danetara, lau kontzertu izango dira uriko zenbait barrutitan, Bilboko Koral Alkarteko koru eta instrumentu-taldeetako hemengo interpreteakaz. Kontzertuak Deustun, Txurdinagan, Uribarrin eta Zorrotzan egingo dira eta ekimenaren helburua da jenteari musika korala erakutsi eta zaletasuna bultzatzea, kulturea auzo guztietara hurreratzea. Gainera, hemengo talentua eta Bilboko Koral Alkartearen irakaskuntzearen eta artearen alorretako lana erakutsi nahi ditu.

Programazinoa

Bagilaren 12an:

13:00ean, Uribarriko El Salvador eleizan, Leonardo Alonsok gidatutako gitarra-orkestrearen eta musika-ikastegiko piano-ikasleen ikasturte honetako lana gozetako aukerea.

20:15ean, Txurdinagako Santa Monika monasterioan, Alberto Sáez Puenteren organoko eta instrumentu-errepertorioko ikasleek Txurdinagako publikoa txunditzeko moduko kontzertua, agustindar ahiztek ondo gordetako harribitxiagaz: Graaf organoa.

Bagilaren 13an:

18:00etan, Deustuko San Felicísimo eleizan, Gabriel Fauréren Réquiem Op. 48 lana. Bilboko Koral Alkarteko helduen abesbatzak emongo dauen kontzertu hau (Enrique Azurtzaren zuzendaritzapean eta Alberto Sáez Puente organistea, Larraitz Navas sopranoa eta Sabas Balanzategi baritonoaren debuta izango da).

Bagilaren 25ean:

20:00etan, Zorrotzako Mirarien Dominaren Gure Amaren eleizan, zikloari amaierea emoteko, Jose Luis Ormazabalen ikasle gazteenen txandea izango da eta entzuleek Bilbotik munduko hainbat lekutara bidaiatuko dabe umeen abesbatzako ahots zuriek interpretauko daben errepertorio folklorikoari esker.

Eleizatan sartzeko eta osasun-arauei jagokenez, indarrean dagoan araudia bete behar da. Sartzea doban da eta hasierea baino ordu erdi lehenago edegiko da atea. Ilarea egin beharko da, segurtasun-tartea errespetauta. Maskarea nahitaez erabili beharko da eta eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu.

Udal ekimen honen babesle da BM Supermercados.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu