AEK-k 2021-22 ikasturteko aurretiazko izen-emotea zabaldu dau

Bizkaie! 2021-06-09 10:25   Euskerea berbagai

Euskal Herri osoan ehun euskaltegi baino gehiago ditue ikasleek aukeran.

Euskaltegiak hasi dira pixkanaka hurrengo ikasturteko prestakuntzak egiten. Esate baterako, AEK-k iragarri dau 2021-22 kursoko aurretiazko izen-emotea zabalik dagoala eta bizkor dabizanek abantaila eta prezio bereziak izango dituela: matrikulan % 5eko deskontua bagilaren 25a baino lehen izena emon ezkero.

Baikortasunez ekingo deutso AEK-k hurrengo ikasturteari, ohar baten azaldu dauenez. Oso pozik gagoz aurtengo ikasturteagaz, ikasleen eta irakasleen ahalegina nabarmendu nahi dogu. Pandemiaren ondoriozko momentuan momentuko neurri zorrotzetara egokitu behar izan badabe be, aurtengo ikasturtea ondo joan da, eta ohiko ikastaroak emon ahal izan ditue.

Beraz, 2021-22 ikasturtean bardin segitzea da AEK-ren helburua, momentu bakotxeko osasun neurrietara egokituta. Euskaltegietan aurrez aurreko taldeak antolatuko ditue, klase presentzialak emoteko asmoz. Horrezaz gan, online klaseak eta autoikaskuntzea be aukeran izango ditue ikasleek. Foruko barnetegia urte osoan egongo da zabalik.

AEK-k jakitera emon dauenez, ehun euskaltegi baino gehiagoko sarea dabe Euskal Herri osoan. Euskerea ikasi nahi dabenek ikastegi horreetan eskatu leikie informazinoa edo emon leikie izena. Online be egin leiteke, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu