Euskerazko youtuber izarren bila dabiz Bilbon

Bizkaie! 2021-06-07 08:58   Euskerea berbagai

B-Tuber ikastaroan 240 neska-mutilentzako plazak dagoz.

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazinoak B-Tuber, youtuber izarren bila! ikastaroan izena emoteko epea zabaldu dabe, udako oporraldian be uriko gazteek euskerazko aisialdiaz gozau deien eta sare sozialetan modu sortzailean parte hartzeko moduak ezagutu deiezen.

Dobako hamar tailer izango dira, danetara 240 plaza, Bilbon erroldatutako 9 eta 12 urte bitarteko gazteentzat. Youtuben igoteko bideoak egiten, editetan eta sarera igoten ikasiko dabe, euskeraz. Norberaren kanala zelan sortu eta zelako edukiak sartu be erakutsiko deutse.

Izena emoteko epea bagilaren 20an amaituko da. Udalaren webgunearen bidez egin behar da eskabidea. Bilboko San Inazio auzoan, Euskerearen Etxean, izango dira kursoak. 

Saioak hilaren 28an, astelehena, hasiko dira, eta garagarrilaren 2an, barikua, amaitu. Egunean saio bi antolatuko ditue, bakotxa hiru ordukoa: lehena, goizez izango da, 9:30etik 12:30era; bigarrena, arratsaldez, 15:30etik 18:30era. Tailer bakotxean 24 gazte egongo dira gehienez, sei laguneko taldeetan banatuta. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu