Lorenzo Silvak liburu barria aurkeztuko dau Bilboko Liburu Azokan
2021-06-04 09:22 KultureaBidebarrieta liburutegian izango da hitzordua, bagilaren 7an.
Atzo, eguena, inaugurau eben modu ofizialean 51. Bilboko Liburu Azokea, eta, ondorioz, bertoko eta kanpoko idazle ezagun ugari urian izango dira egunotan. Gaztelaniazko literatureari jagokonez, gaur egungo idazle espainiar esanguratsuenetako bat dan Lorenzo Silvak (Madril, 1966) bere liburu barria aurkeztuko dau, Castellano.
1521ean Gaztelako herritar apalek antolatutako Komuneroen Iraultzea da Silvaren nobelearen ardatza. Karlos errege eta enperadorearen gehiegikeriak amaitzea zan asmoa, baina soldaduek zapaldu egin zituen iraultzaileak azken batailan, Villalarrekoan.
Ordura arte erreinu aberatsa izandako Gaztelaren gainbeherea hasi zan orduan, eta Silvak aldaketa sakon horren gorabeherak kontau ditu Castellano liburuan. Fikzinoa dan arren, XVI. mendeko Espainiaren historiaren inguruan gehiago jakiteko istorio aproposa da, beraz.
Bidebarrieta liburutegian egingo dau Silvak aurkezpena astelehenean, hilaren 7an, 19:00etan. César Coca kazetari, irakasle eta idazle bizkaitarrak gidatuko dau saioa. Sartzeko dobako gonbidapena eskatu behar da Bidebarrietaren webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!