Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Eskolarteko Txapelketea, bagilean

Bizkaie! 2021-06-03 08:22   Bertsolaritzea

Kanporaketa bi eta finala antolatu ditue.

Aurreko edizinoko parte-hartzaileak (argazkia: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Normalean baino pixka bat beranduago, baina badator Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea, hiru lurraldeotako gazteak plazan ikusteko aukera aproposa. Bertsularien Lagunak alkarteak azaldu dauenez, 16 bertsolarik emon dabe izena, eta kanporaketa bitan banatuko ditue, finalera nortzuk pasauko diran erabagiteko.

Senpereko Larraldea baserrian jokatuko dira aurtengo edizinoko saio guztiak. Hilaren 19an kanporaketak izango dira, goizeko 10:00etan: lehenengo saio bat eta ondoren bestea. Kanporaketa biotako sei onenak finalera pasauko dira.

Larraldean bertan izango da finala, bagilaren 26an, 10:30ean. Puntu gehien batzen dituana izango da txapeldun. Ganera, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan Ipar Euskal Herriaren ordezkari izango diran bertsolariak aukeratuko ditue finalean, hori be puntuazinoaren arabera. 

Honeek dira 2021eko edizinoan izena emon daben gazteak:

Martxel Elosegi Agirre, Irantzu Idoate Funosas, Laida Etxeberri Pacheco, Haize Lekuona, Irati Aizpurua Ubeda, Garikoitz Agirre Soto, Asier Arbelaitz Tolosa, Oneka Arteaga, Ibai Lekuona Darceles, Daia Harluxet Barreto, Haira Aizpurua Ibargarai, Ahetz Etxart Sarasola, Meli Etcheberry-Larçabal, Oihan Perez Harispe, Aiantze Lanes Butron eta Xanti Lacroix Etcheverria. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu