'Zabal bideak' goiburupean, makinatxu bat jarduera izango dira Laudion
2021-06-02 09:19 Euskerea berbagaiAraba Euskeraz, bagilaren 20an.
Gorabeheren ondoren, Laudio Ikastoleak, Arabako Ikastolen Federazinoagaz eta Euskal Herriko Ikastolen Alkarteagaz hartutako erronkeari eutsita, Zabal bideak goiburupean, Araba Euskeraz egunerako programa anitza aurkeztu dau.
Zabal bideak
Berbak: Izar Mendiguren Cosgaya.
Musikea: Egoitz Uriarte Arbaizagoitia (gitarra), Endika Guerrero (saxo tenorea), -Iskander Vesga (saxo altua )Garazi Orueta (klarinetea), Laura Pelayo (zeharkako flauta), Felix Miguel Adrian (tronpeta), Flor Inza (perkusioa), Daniel Lamperez (teklatuak), Enric Gomez (baxua)
Ahotsa: Egoitz Uriarte, Aiala Mendieta, Xabier Basterra, Ana Brau eta Laudio Ikastolako ikasleak.
Kontuak kontu, bizi dogun osasun egoerearen ondorioz etorkizunerako aurreikuspenetan nagusitu dan ezjakintasuna baztertu eta indar handiz orain arte jai egun erraldoi baten inguruan abiatzen zan ekimena bazterrean itxi esan eta egokitutako eguna atondu dogu, berrasmau beharra nagusitu da antolakuntzan, adierazo dau Aiara Murga Egiak, Laudio Ikastolako lehendakariak. Araba Euskeraz ekimenak garrantzitsua izaten jarraitzen dau Arabako ikastolen hezkuntza proiektuak jorratu ahal izateko, pandemiak horrenbeste kaltetu dituan euskerea eta euskal kultureari bidea (ber)zabaltzeko, nabarmendu dau Jon Bengoetxea Martinezek, Ikastolako zuzendariak.
Erronka bikotxa dabe aurrean: Batetik Laudio Ikastolearen hezkuntza proiektua ezagutarazoa eta hauspotzea. Bestetik, berrasmau eta egokitu behar izan daben Araba Euskaraz eguna bera bizibarritu eta indartzea, kasu honetan, ikastolako komunidadearen eta herriko alkarteen eta erakundeen arteko hartu-emonak sakonduz.
Gune handi bi izango dira eta bertan atondutako ekimenetan parte hartzeko, aldez aurretik izena emon beharko da hemen.
Aurtengo Araba Euskaraz ez da egun bakarrekoa izango, hainbat dira ikasturtean egindako jarduerak eta bagilaren 20an, jarduera multzo horri amaierea emongo deutsagu ibilbiderik eta kontzertu erraldoirik bako programeagaz. Lan taldeetan, auzolanean eta herriko eragileakaz alkarlanean, ilusinoz, gune nagusi bi atondu doguz: parte hartze zuzena eta aktiboa eskatzen daben jarduerakaz eta ikusi edota entzunez gozetako ikuskizunakaz azaldu dau Aiara Murgak.
Alkarlanari, ilusinoari, kultureari, auzolanari, aniztasunari, parte-hartzeari, euskereari, parekidetasunari bidea zabaldu nahi izan deutse euskerearen aldeko programa oparo honen bitartez. Edade guztietarako pentsautako egitaraua atondu dabe baina familian gozetako eguna izango da:
Guneak
1) Euskerearen plazea (herrigunea): Herriko plazea (edukierea: 114):
- 10:00etan, edegiera ekitaldia. Instituzinoetako eta gizarte eragileetako ordezkariak izango dira bertan.
- 11:00 eta 13:00ean, Eidabe taldearen Gora kasete ikuskizuna, EDPren eskutik.
- 16:00etan, Jantzak Laudioko Akelarre, Itxarkundia eta Untzueta jantza taldeen eskutik.
- 17:30ean, Zunba tailerra eskualdeko Izaskun del Cerroren gidaritzapean. Saio honetan, Araba Euskeraz kantuaren koreografia jantzan egiteko aukerea egongo da.
*Aldai plazea (edukierea: 120):
- 11:00 eta 13:00ean, 3 kluba, Go!azen kontzertua EITBren eskutik.
- 17:30ean Maider Zabalegi kontzertu akustikoa.
2) Euskerearen basoa (parkea) - Kultura etxeko lorategia (edukiera: 75):
- 11:00 eta 13:00ean tailerrak eta olgetak. Bertan herriko Kirikino Aisialdi taldeak eta Aiaraldeko Kokoriko hezkuntza faktoriak tailerrak zein olgeta gunea eskaintzeaz gan, Eroskik sukaldaritza ikastaroa eskainiko dau.
*Kasinoa:
- 11:00, 12:00 eta 13:00ean iges gelea (edukiera: 18):
- 16:00etan, karaokea (edukierea: 40).
*Pergolea (edukierea: 100):
- 11:00, 12:00 eta 13:00ean, Kaiku: elikagaien taupadak antzerkia Kaikuren eskutik.
- 16:00etan, bertso saioa Laudio eta Arabako bertsolariakaz: Izar Mendiguren, Manu Bendala eta Iñaki Viñaspre bertsolariak eta Ainhoa Comas gai-jartzailea.
- 17:30ean, Ene bada! Aiama eta Ane Guria kontzertua.
*Lamuza frontoian:
- Goizeko 10:00etatik aurrera, Arabako herriarteko eskupelota txapelketako finalak jokatuko dira Pelota Federazino eta Laudioko Herriaren pelota alkartearen eskutik (egun indarrean dagozan neurriak kontuan hartuta, ikusle barik).
- 16:00etan Dekatloia, euskal kulturan sustraitutako euskal olgeta eta kirolen topaketa ludikoa.
Aitatutako ekintza horreez gan, bertako produktoreei be bidea zabaldu gura izan deutse eta 41 postu izango dituan azokea egongo da Laudioko institutuko olgeta lekuan. Azokea ikusi nahi dabenek ez dabe aldez aurretik izena emon beharrik izango.
Modu berean, ikastolako familiek zein langileek egindako ekarpenakaz eta herriko merkatari zein ostalariek eskainitako laguntzeari esker tonbolea izango da Lamuza plazan. Bertaratzen diranek saria jasoko dabe euskerea babestearen truke.
Azkenik, abendutik zabalik dagoan dendea zabalik egongo da.
Hileotan gauzatutako ekintzen garapenean zein egunaren antolakuntzan ibilitako eta lagunduko daben hezkuntza komunidadeko kideak, herriko eragileak eta erakundeak eskertu nahi ditugu autortzea eta eskertzea egin dau Jon Bengoetxea zuzendariak.
Liher Larrea Ibabek, Arabako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Laudio Ikastoleak hartutako erronkea eta, oztopoak-oztopo, egindakoa txalotu nahi izan dau: Aurten ezingo gara nahi beste euskaltzale batu baina hurreratzen diranek bikain pasauko dabe. Hogei egun falta dira eta oraindino gehiegi aurreratu ezin dogun arren, datozen urteetarako Araba Euskeraz zelakoa izatea nahi dogun be preparetan gabiz. Baina, aurtengoa eredugarri bihurtu daigun eta tantaz tanta etorriko dira hurrengoak, amaitu dau Liherrek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!