Udagoienean egingo dira Bizkaiko, Nafarroako eta Xilaba txapelketak

Bizkaie! 2021-06-01 12:43   Bertsolaritzea

Saioak buztargarri egiteko egutegia osotu da.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea eta Xilaba amaitu barik itxi ziran igaz eta urte honen hasieran behar eban Nafarroakoak. COVID-19ak eragindako zailtasunak tarteko, ostera, datak zehaztu barikatzeratu ziran. Egoerearen bilakaerea ikusita, Bizkaiko, Nafarroako zein Bertsularien Lagunak alkarteek txapelketa horreek 2021eko udagoieneazkenean egitea erabaki dute.

Zortzina saio izango ditue Xilabak eta Nafarroako Bertsolari Txapelketak, eta hamar Bizkaikoak. Kasu batzuetan, egun berean izango dira zenbait saio, baina zaleei jarraipena errazteko, txapelketak alkarren artean ahalik eta modu onenean buztartzeko egutegia osotu da.

Final laurenetan zala eten eben Xilaba igaz. Frantziak pandemiaren kontra egiteko neurriak gogortu zituan urrian eta kultura hitzorduan bertan behera geratu ziran. Kontuak kontu, irailaren 18an hasiko da barriro be txapelketea eta zemendiaren 13an izango da finala.

Udabarria Bertsotan sailkapen saioak irailean eginda, Bizkaiko Bertsolari Txapelketea ez hastea erabagi zan, aurreikusten ziran eragozpenak tarteko. Urriaren 3an hasiko da txapelketea eta abenduaren 18an ezagutuko dogu txapelduna.

Bagilean izango dira Nafarroako aurrekanporaketak

Urtearen hasieran ziran egitekoak Araba eta Nafarroako bertsolari txapelketak. Araban, ohiko txapelketea egin beharrean, maiatzean amaitu barri dan binakakoa gauzatu zan.

Nafarroan, barriz, atzeratu eta urriaren 2an ekingo jako Nafarroako Bertsolari Txapelketeari eta zemendiaren 27an izango da finala. Aurretik, ostera, sailkapenerako saioak egingo dira bagilean.

Laster ezagutarazoko ditueNafarroako aurrekanporaketen inguruko zehetasunak eta hiru txapelketen inguruko informazinoa udagoiena hurrerat ahala.

Pandemiaren eboluzinoaren arabera, irailean, egoerearen irakurketea egin eta beharrezko neurriak hartuko dira.

COVID-19ak eragin bildurgarria izan dau bertsolaritzan eta, esangura horetan, bertso-eskoletako eta bertso plazetako dinamikea berreskuratzean dau begia jarrita bertsolaritzearen mobimentuak. Azken hileotako bertso plazako zenbait datu hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu