IX. Poetak Maiatzean, Nazinoarteko Poesia Jaialdiko sariak emon ditue

Bizkaie! 2021-06-01 10:16   Kulturea

Araban eta munduan poesia zabaltzeko eta gizarte-ehunaren arteko loturea sortzea da asmoa.

Hunkitu Arte alkarteak IX. Poetas en Mayo - Poetak Maiatzean Nazinoarteko Poesia Jaialdia atondu dau maiatzaren 7tik 29ra. Elisa Rueda poeteak sortu eta zuzendu dau, Araban eta munduan poesia zabaltzeko eta gizarte-ehunaren arteko loturea sortzeko asmoz. Urtetik urtera, jaialdia hazten doa eta erreferentea da Arabako lurralde historikoan eta nazinoartean. Aurten, formatu presentzialaren alde egin dau, online zenbait jarduera zehaztuz eta kulturea segurua dala erakutsiz. Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea, Kultura eta Kirol Ministerioa eta Vital Fundazinoa izan dira babesle nagusiak.

Jaialdiko ekitaldietara, edukierea murriztu arren, 3200 lagunetik gora joan dira eta azpimarratzekoak dira Paco Ibañezek Principalen emondako kontzertura edo Vital Fundazino Kulturenan egin ziran errezitaldi eta kontzertuak.

Jaialdiaren online formatoak be erantzun bikaina izan dau eta 6377 bisita baino gehiago kontau ditue. Jaialdia sare sozial nagusietan be ikusi da, besteak beste, Instagram, Facebook eta Instagramen. Gainera, ekitaldi gehienak jaialdiko youtube kontura igon ditue eta edozein momentutan ikusi ahal izango dira.

Danetara, 85 jarduera baino gehiago egin dira Gasteizen, Zigoitian, Gesaltza Añanan, Oionen, Izarran, Ozaeta-Garaion, Agurainen, Amurrion, Guardian, Langraiz Okan, Laudatan, Mendialdean, Gobeialdean, Añanan, Aiaran, Trebiñun, Arabako Errioxan eta Maeztun.

Azpimarratzekoak dira maiatzaren 15ean, Páginas de Cristal jarduerara batutako 100 poeta inguru, Cañosen errezitau eta ondoren Europa Biltzar Jauregian poesiaren irakurketa kolektiboa egin eben.

Nabarmentzekoa da parte-hartzaileen % 60 baino gehiago emakumeak izan dirala, errezitaldiak zuzendu dituenak edo horreetan esku hartu dabenak. Jaialdiak, gainera, aste oso bat eskaini deutso emakumeari eta hainbat kolektibo, erakunde edo alkartek parte hartu dabe: Caritas (Gasteiz eta Araba), Sorginenea, Helios (IFBS), Asafes, Goian, La hora Violeta - Club de lectura Feminista, Laia Eskola, Genias, Bideart Eszena Zigoitia...

Ezin ahaztu Euskal Herriko Unibersidadeko Letren Fakultadeak unibersidadearen eta Uni-verso olerkiaren arteko topaketan parte hartu ebala. Urtero zeozer berezia izaten da atal honen barruan eta aurten ezin gitxiago izan, emakume zientzialarientzako poesiaren barruan atal berezia egon baita, emakume poeten babesari eta Arabako Parke Teknologikoari eskera.

Beste alde batetik, Antirumores kolektiboari esker, aurten be bertsoz bete dira gizarte-etxeak eta poesia uriko auzo guztietara zabaldu da.

Aurten txapak saldu dira eta batutako dirua Gasteizko Eleizbarrutiko Caritasen programara bideratuko da.

Lehiaketako irabazleak:

- Poesia Haizetan: poesia eta sormena sustatzeko lehiaketea, poema bat beste modu batean azaltzeko.

Irabazleak:

1. Saria: Kepa Ventura.
2. Saria: Alicia Fernández.

- Bertsoaren Izkina: 8-25 urte bitarteko gazteentzako bideo-olerkien lehiaketea.

1. Saria: Sanguita Oiarzabal.
2. Saria: Izaro Lladó.

Lehiaketea Zaballako Peninsulako zentroagaz alkarlanean (Askatasuna hitzez. No se puede)

1. Saria: Pilar.
2. Saria: Garikoitz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu