Darabilbok euskerazko aisialdiko 12 jarduera dakarz
2021-06-01 08:15 Euskerea berbagaiBagilerako eskaintza osoa hemen.
Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektua da. Aisialdian euskerea sustatzeko helburua dau, euskerea ikasten dabizen edo euskera mailea hobetu eta euskeraz bizi gura daben personentzat.
Bilboko Udalak 12 jarduera programau ditu, dobakoak eta euskeraz, bagilerako, euskerazko aisialdirako Darabilbo udal programearen barruan. Programea bagilaren 3an hasi eta hilaren 25ean amaituko da.
Ohikoa danez, gastronomiari buruzko tailerrak, kakorratz tailerra eta berbaldiak eta bestelako tailer batzuk dagoz eskaintzearen barruan.
Euskerazko dobako jarduera horreetan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren webgunean izena emotea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).
Jarduera guztiak momentuan momentuko osasun-segurtasuneko neurrien eta gomendioen arabera egingo dira, eta horregaitik, eskaintzea aldatu daiteke.
Darabilbo
Bilboko Udalaren programa bat da, Bilboko Euskaltegien Sarearekin alkarlanean atondutakoa eta helburua da aisialdian euskeraren erabilerea sustatzea, bai hizkuntza ikasten dabizenen artean, baita euskeraz bizi gura dabenen artean be.
Darabilbori 2013an ekin jakon eta ordutik programan askotariko jarduerak sartu dira. Jarduerak taldean egiten dira urteko hile guztietan (garagarrilean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.
Horrenbestez, parte hartzezko ekimena da, bai garapenean bai diseinuan, erabiltzaileek eurek jarduerak proponidu leikiezalako. Proposamenak whatsapp-ez egin daitekez, 607 530 132 telefonoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!