2021/05/31 - 2021/07/11

Abanto-Zierbenan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen etorkizuneko campus barriaren egoitzan. | Erakusketak

'Ezagutu non sortzen dan gure etorkizuna'. Pedro Luis Ajuriaguerra

.

Burdinezko, altzairuzko eta hormigoizko 10 monolito dagoz ikusgai, 20 argazki artistiko, azalpen-panelen eta QR kodeen bidez. Irudiak Pedro Luis Ajuriaguerra muskiztarraren lanak dira, nazinoarteko hainbat lehiaketatan autortuak, autodidaktea erretratugintza arkitektonikoaren arloan nabarmendutakoaren obrak.

Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak adierazo dauenez, erakusketa publiko honen bidez, Bizkaiko biztanle guztiei 35 urteko ibilbidea helarazo gura deutsegu eta parke teknologikoen oinarrizko eginkizunari, egungo errealidadeari eta ilusinoz betetako etorkizunari buruzko mezua helarazo, talentua eta ezagutzea batzen dituan eta oraina hobetzeko eta gizartearen etorkizuna sortzeko lan egiten dan ingurunean.

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren 35. urteurreneko erakusketea Meatzaldeko herri horretan inaugurau da, izan be, erakusketea udalerriko hiru kokalekutan instalauko da: Gallartako Meatzariaren uribidean, bertan inaugurau da eta, ondoren, Las Carreras eta Sanfuentes auzoetara igaroko da. Ondoren, Leioan eta Bilbon erakutsiko da. Horren ostean, Derion eta Zamudion amaituko dau ibilbidea, herri horreetan hasi baitzan Parke Zientifiko eta Teknologikoa eta instalazio gehienak bertan dagoz.
 
Erakusketa bost hilebetez jarraian egongo da ikusgai bost herri horreetan, izan be, urrian zarratuko dau bere ibilbidea Zamudion, PZTEE/APTEren (Parke Zientifiko eta Teknologikoen Estaduko Alkartea) biltzarragaz bat etorriz. Hamar monolitoak, ondoren, BPZT/PCTBn geratuko dira modu iraunkorrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu