2021/06/03 19:00
Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean. | Berbaldiak'Emakumea, inmigrazinoa eta konpromisoa'. Hizlariak: Karmele Jaio eta Najat el Hachmi
Idoia Jauregi Radio Euskadiko kazetariak gidatuko ditu berbaldiak.
Najat El Hachmi (Beni Sidel, Maroko, 1979)
Zortzi urte zituala Vic-era (Bartzelona) joan zan biziten. Arabiar Filologia ikasi eban Bartzelonako Unibersidadean eta kultura bitartekari eta harrera teknikari izan da, idazketan buru-belarri hasi aurretik. El último patriarca (Ramon Llull Saria, Prix Ulysse eta Prix Méditerranée étranger sariko finalistea), hamar hizkuntzatara itzulia, La cazadora de cuerpos, La hija extranjera (Sant Joan narratiba saria) eta Madre de leche y miel (azken biak Destino argitaletxeak argitaratuak) eleberri ezagunen egilea da. 2019an, Siempre han hablado por nosotras manifestua argitaratu eban, hedabideetan eta irakurleen artean oihartzun handikoa. Gaur egun El Pais egunkarian kolaboretan dau.
Karmele Jaio (Vitoria-Gasteiz, 1970)
Hiru eleberri: Las manos de mi madre (2008), Música en el aire (2013) eta La casa del padre (2019); hiru kontakizun-liburu; Heridas crónicas (2004), Zu bezain ahul [Tan débil como tú] (2007) eta Ez naiz ni [No soy yo] (2012); eta poesia-liburu bat; Orain hilak ditugu [Ahora tenemos muertos] (2015) egilea da.
Las manos de mi madre eleberriak harrera ona izan eban, sari ugari jaso zituan eta hainbat hizkuntzatara itzuli da. Ingelesezko bersioak English Pen Award saria jaso eban 2018an; zinemarako egokitu eta Donostiako Zinemaldiaren 61. edizinoan aurkeztu eben. Jaioren kontakizunak antzerkira be eroan ditue, Best European Fiction 2017 antologiarako aukeratuak eta antologia eta hizkuntza askotan argitaratuak.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!