Ekain Tolaretxipi Gipuzkoan eta Beñat Astiz Nafarroan, Eskolarteko Txapeldun
2021-05-31 08:09 BertsolaritzeaUrnietan eta Lesakan jokatu dira finalak, hurranez hurran.
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala barikuan jokatu zan, Urnietako Sarobe aretoan. Lau kanporaketetako irabazleek eta puntuazinoz sailkatutako beste bik kantau eben, sei bertsolarik guztira. Ekain Tolaretxipik jantzi eban txapela, eta Naia Arrizabalaga izan zan bigarren. Gipuzkoako Bertsozale Alkartearen ordezkari izango dira Tolaretxipi eta Arrizabalaga, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.
Beste lau finalistak Joar Garate, Nerea Isusi, Amets Aizpurua eta Jon Mendiluze izan ziran. Gai jartzaile Eresti Oiarbide ibili zan, eta epaimahaian, honeek: Leire Beloki, Zigor Leunda eta Amaia Otxotorena. Saroi Jauregi arduratu zan irabazleari txapela jazteaz.
Nafarroan, hamaika bertsolari
Lesakako Harriondoa Kultur Etxean Nafarroako Eskolartekoko finala jokatu zan, zapatuan. Hamaika bertsolari gaztek kantau eben 35. edizinoko saio bakarrean, eta Barañaingo Beñat Astiz izan zan irabazlea. Iban Garro Bortzirietako Bertso Eskolako kideak jantzi eutsan txapela. Bigarren, Eki Mateorena leitzarra izan zan, eta Publikoaren Saria be berak eroan eban.
Beste finalistak honeek izan ziran: Ainhoa Arrizabalaga, Amaiur Goñi, Bittori Elizalde, Etxahun Azkarraga, Harriet Artieda, Iraia Agirre, Larraitz Goikoetxea, Oinatz Zelaia eta Olatz Bados. Gai jartzaile Ainoha Larretxea ibili zan, eta epaimahaian, Aimar Sagastibeltza, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.
Eskolarteko finala Nafarroako Bertso Eskolen Egunaren barruan antolatu eban bertako Bertsozale Alkarteak. Herrialde horretako bertso eskoletan dabizan 50 ume eta gaztetxu inguru batu ziran zapatuan Lesakan, egun osoko egitarauaz gozetako. Igaz bertan behera itxi eben ospakizuna, pandemiagaitik, baina aurten barriro egin ahal izan dabe, osasun arau zorrotzakaz bada be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!