STR talde bizkaitarrak pop-trapa dakar

Bizkaie! 2021-05-26 08:36   Musikea

STR taldeak Derioko Baserri Antzokian joko dau, bagilaren 4an, arratsaldeko 18:00etan.

STR taldeak Göxö izenburuko bost abestiko EP digitala aurkeztu dau. Iker Villa (Revolta Permanent), Aritz Mendiola (LauKatu), Xabier Bengoa (LauKatu), Oihan Moreno eta Lander Campos musikariek pop-trap estilora ekarri ditue kantu barriak eta erritmo geldoak erabili ditue egunerokotasunean txertatutako testuakaz.

Bestalde, Göxöki kantuak eta bideoak aukerea emoten dau sexuaz hausnarketa edegia egiteko, queer zipriztinakaz.

Entzun STR taldearen Göxö diskoa hemen.

Kontuak kontu, Gaua Records estudioetan grabau ditue kantuok.

Min Sariak

STR MIN sarietarako izentau dabe Indarrean datorren taldea, Bideoklipa, Urteko kantua eta Produkzinoa ataletan.

Kontzertuak

Derioko Baserri Antzokian, bagilaren 4an, arratsaldeko 18:00etan.

Sarrerak salgai hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu