Enkarterri Museoak erretratu gehiagogaz hornidu dau Eulalia Abaituaren erakusketea
2021-05-21 09:37 KultureaEulalia Abaituaren Emakumeak Abellanedara lekualdatu eta erakusketa-materialea bikoiztu egin da.
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran emakume bizkaitarrei egindako 70 erretratu dira. 34 erretratu Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen erakusketa-aretoan erakutsi ziran, danak Bilboko Euskal Museoak itxitakoak. Erakusketea zemendiaren 30era arte egongo da zabalik Enkarterri Museoan.
Eulalia Abaitua Allende-Salazar emakume handia izan zan eta ez zan kikildu sasoi haretan egoan diskriminazinoagaitik, gehien gustetan jakona egin eta kaleko bizitzeari berari erretratuak egiten eutsozan.
Bizkaiko Batzar Nagusiak-en Bilboko egoitzan izandako erantzun bikainaren ostean, erakusketea Enkarterri Museora heldu da eta ia bikoiztu egingo dau ikusi ahal izango dan erretratu kopurua. Eulalia Abaitua Allende-Salazarrek, euskal erretratugintzearen aitzindari handiak, hartutako emakumeen erretratuen erakusketea zemendiaren 30era arte egongo da zabalik Enkarterri museoan, Bilbon 1.500 lagunek baino gehiagok ikusi ostean.
Azkenik, Abellanedan dagoan museoak erretratugile bilbotarrak XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako landa eta uri inguruko Bizkaian egindako 70 erretratu batzen ditu. Bizkaiko Batzarretan sei astez ikusi ahal izan diran 34 argazkiak garai haretako emakumeen mundu gogorra testuinguruan jarten daben beste 36 argazkigaz osatzen dira, errealidade are zabalagoak erakutsiz. Irudi guztiak Bilboko Euskal Museoko Argazki Artxiboan gordetan diran erreprodukzinoak dira, Maite Jiménez Ochoa de Aldak batuak.
Argazki zaharrek XXI eta XX. Mendeetan emakumeen munduaren zati bat islatzen dabe. Benetako agertokietan, euren jantzi eta lanbideakaz erretratauak izan diran emakumeak. Mundu berezia, emakume bilbotar honen lanari esker. Ingalaterran egindako egotaldi bati esker erretratugintzearen unibersoan sartu zan zan, eta bertan, erretratugintzearen lanbidea ezagutzeko aukerea izan eban.
Abaituaren familia Bizkaiko Batzar Nagusiei lotuta dago, Castor María Allende-Salazar Urkijo Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren bilobea zalako. Castor izan zan bonbardaketatik bizirik urten eban Gernikako Arbolea landatzea agindu ebana (haren argazki bat be badago). Bizkaira bueltauta zaletu moduan sartu zan erretratugintzan eta ondare parebakoa itxii eban. Otaduik gogoratuazo dauen moduan, sasoi haretan egoan diskriminazinoaren aurrean kikildu barik bere begirada fotografikoa, lehen pausuak emoten egoan Bilbo industrialetik hasi eta landa inguruko Bizkaira arteko persona, lanbide, egoera eta lekuen unibersoan finkatuz.
Haren lanaren parte handi batean, Abaituak gizarte maila guztietako emakumeak erretratau zituan. Euskal erretratugintzearen aitzindaria izan zan, jente gitxik egindako bidea egin ebalako; erretratuak, benetako erreportari grafikoa balit lez ataraten zituan, zuri-baltzeko irudiek baztarretan egoan mundu baztertua, ahaztua eta ordura arte ikusezina eskaintzen dabe.
Maite Jiménez Ochoa de Alda erakusketearen komisarioaren ikerketa eta batze lanari esker, Bilboko Euskal Museoak Abaituak egindako 2.500 irudi ditu. Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzarako erakusketarako aukeratutako 70 erretratuak Euskal Museoak 1990ean Gure Aurreko Andrak/Mujeres Vascas de Ayer erakusketan argitarau zituan erreprodukzinoen parte dira.
Abaituaren erretratuen izenburuek (Sardineras, Conchita en Elorrio, María Costa y Asunción / costureras, La vieja de Mañaria, Gitanas Santuchu, Elorrio hilanderas / hermanas de Ubidea, Lechera, Lavanderas en las Arenas...) emakume uniberso estereotipaua eskaintzen dabe, tituluek uniberso bereziari justizia egiteko balio ez daben arren. Hautaketeak emakume xumeak, beharginak, apaindura bakoak, baina berezko duintasun eta dotorezia handikoak batzen ditu. Sasoi haretan nagusi zan kode burges femeninoagaz kontrastea egiten daben irudiak.
Erakusketea Batzar Nagusiak erakundearen eta Euskal Museoaren arteko lankidetzeari esker gauzatu ahal izan da, izan be, azken horrek laga dau argazki bilduma hori martian eta apirilean Bilboko Erakusketa Aretoan erakusteko eta dagoeneko aurrera Abellanedako (Sopuerta) Enkarterri Museoan ikusi ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!