6 Balore, 6 Kolore, Bilbo Milakolore

Bizkaie! 2021-05-20 08:45   Musikea

Gizarte arloko 6 balore eta 6 kolore aldarrikatu ditue Yogurinha Borovak eta Katxiporretako pailazoek.

Pandemiaren erdian, Bilbo uriaren dinamizazinoa sustatzen dabenen espazio publikoko sormen eta kultura sektoreen proiektuetarako deialdia egin eban igaz Bilboko Udalak, Bilbao Aurrera Planaren barruan eta, horren harian, Yogurinha Borova Katxiporretako pailazoakaz hartu-emonetan jarri eta 6 Balore, 6 Kolore, BilboMilakolore egitasmoa gauzatu dabe alkarlanean uriko beste 8 eragilegaz batera.

Bilboko sei gunetan, 6 abesti eta jantza interpretau eta grabau ditue, gizarte arloko 6 balore eta 6 kolore azaleratu eta aldarrikatuz modu ikusgarri, koloretsu eta alaian. Danetara, 7 bideoklip egin ditue eta zazpigarrenak, Maitasunaren ostadarra abestiak, proiektuaren kolore eta balore guztiak jaso ditu. Azken honetan Eneko Axpek, Maisha musikariak, hartu dau parte San Franciscon (AEB).

Grabaketaz eta edizinoaz Alex Argoitia Cinemafilmak arduratu da.

Segurtasun eta osasun protokoloak Panpotx Kultur Alkartearen ardurea izan dira.

Bideoklipak:

1- Agur bat lagun maite - Doña Casilda parkean, Aspanovas alkarteagaz. Alkartasuna.

2- Ausarten kluba – Artxanda mendian, Naizen alkarteagaz. Errespetua.

3- Ahoa bizi, belarriak prest – Uribarri auzoan, Uribarriko eskola publikoagaz eta Tanttaka Euskera Taldeagaz. Euskerea.

4 – Egurrezko ametsa – La Carolan, Deustu Arraun Taldeagaz. Ekologia.

5 - Te camelo, Maite Zaitut – Europa parkean, Kale Dor Kayiko alkarteagaz. Kultur Aniztasuna.

6 - Sentipenak askatu – Miribilla parkean, Urretxindorra Ikastoleagaz eta EHGAM alkarteagaz. Hezkidetzea.

7 – Maitasunaren ostadarra – Bilbon (EH) eta San Franciscon (AEB), Eneko Axpegaz Maisha. Askatasuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu