Unbela online topaketeak dagoeneko 200 emakume inguru batu ditu

Bizkaie! 2021-05-19 10:53   Kulturea

Gorputzaren eta sexualidadearen lanketeari buruzko lehen online topaketa euskalduna da.

Itziar Amestoy eta Nora Ziarsolo | Ikusi handiago | Argazki originala

Online topaketa euskalduna bihar hasiko da, maiatzaren 20an. Bertan 14 ekimen ezagutzeko aukerea izango da. Jardunaldietako alkarrizketak bagilaren 15era arte ikusgai izango dira.

Gorputzaren eta sexualidadearen lanketan dabizan emakumeon ekimenak ezagutarazoteko eta bistaratzeko helburuagaz jaio da Unbela. Helburu honen lehen pausua da maiatzaren 20tik 24ra egingo diran lehen online topaketak.

Proposamena zabaldu zanetik oso harrera ona izan dau eta dagoeneko 200 emakume inguruk izena emon dabe: Interes handia sortu dabe topaketek eta eskertza zabala jaso dogu holako ekimena euskeraz egin izanaren erabagiagaz, azaldu dabe Nora Ziarsolok eta Itziar Amestoy, Unbelako sortzaileek.

Topaketa horreetan parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko aukerea zabalik egongo da hurrengo asteetan: Bideoak jardunaldiak egiten diran egunetan estreinetan joango bagara be, ikusgai egongo dira, norberaren aukeren arabera ikusi ahal izateko, azaldu dabe Norak eta Itziarrek.

Bestalde, hainbat ardura jaso ditue antolatzaileek: Emakume askok edukiagaz interesauta egonda, ardurea eragiten deutse guztiaz gozetako aukerea izango daben ala ez; hori dala eta, 14 ekimen horreekaz egindako alkarrizketak bagilaren 15era ikusgai ixtea erabagi dabe Unbelako sortzaileek: Asko jagon nahi izan dogu erritmoa, eduki guztia probetako aukerea eskaintzea eta ez konsumismo edota fast food logikan zoratzea.

Emon izena hemen. Sarrera sinboliko bat eskatuko jake bertan parte hartu nahi dabenei, beti be bakotxaren aukera ekonomikoetara egokituta: 10, 15 edo 20 euroko ekarpena egiteko aukerea dago.

Unbela Alkargunea

Helburua gorputzaren eta sexualidadearen lanketeari euskeraz eta euskeratik heltzea da, bai hizlari parte hartuko daben emakumeak, baita izena emondako askoren aldetik be eskertza handia jaso dabelako antolatzaileek euskeraz egin izanaren erabagiagatik: Gure ustea berretsita ikusi dogu izandako harrereagaz: gai honeei buruz euskeraz berba egiten hasteko nahia eta beharra egoan.

Maiatzaren 20an, eguenean Unbelaren aurkezpena eta hasierako alkarrizketea egingo dira: Zuriñe Hidalgok Enraizadas proiektuagaz. Maiatzaren 21ean, Bizitzaren zikloarekin jantzan gaia jorratuko da hurrengo hizlariakaz: Esther Molineroren Loratuz, Natalia Albénizek eta Marta Barraganen Red Fanzine, Enara I. Dominguezen Ziklikoki biziten, Maria Garabietaren Magale eta Estitxu Fernandez. Maiatzaren 22an, gorputzen eta sexualidadearen jaubetzea landuko da: Tamara Arroyoren Psicología y mujer, Junkal Alzugarayren Mi suelo pélvico, Maite Higueroren Mahibar Sexologia eta Nora Ziarsoloren Bizigarri.
Laugarren egunean, maiatzaren 23an, zirkulua sendabide gaia jorratuko da, sarearen eta tribuaren beharrean eta indarrean sakonduz. Bertan Naiara Mandalunizek Iparraldeko Denda Gorria ekimena, Marta Mateosen Energy Dance, Ahinitz Gerrikagoitiaren Biziemari egitasmoa eta Aikari Lizasoren Amalua. Azken egunerako, maiatzaren 24rako, ospakizunerako eta etorkizunera begiratzeko topaketa birtuala atondu dau Unbelak, Alkarregaz ospatu. Alkarregaz sortu lelopean.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu