‘Zuen ahotsa’ bueltan da

Bizkaie! 2021-05-19 10:16   Musikea

Hirukote formatuan, gogotsu eta ausart datoz.

Konfinamendu garaian ezagutu genduzan eta orain Zuen ahotsa bueltan da, orain hirukote formatuan. Gogotsu eta ausart datoz, barrukoak askatu eta zintzotasunari aldarri egiteko asmoz.

Ezbardin izateko ikara eta perfektua izateko nahietatik aldendu eta nork bere bidea egiteko deia dakarre Anuk Harreguyk (ahotsa eta gitarra), Haritz Harreguyren alabeak, Nora Agirretxea (baxua), Keu Agirretxearen alabeak eta Aiala Beatok (bateria), Mauka Musikagintzako Ñako Beato-ren lobeak. Hiru taldekideen familian musikea bizi eta argi itxi dabe eurek be badabela mundu honetan sartzeko abilezia.

Gaztetasunetik sortutako proiektuak aire freskoa dakar, lotsa, muga eta konplexu guztiak gaindituz.

Kantua Haritz Harreguyk grabau eta nahastau dau eta Bideolan arduratu da haien ikus entzunezko lanaz.

Irakurri Anuk Harreguyri Bizkaie!-n egin geuntsan alkarrizketea hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu