Bagilaren 4an egingo ditue Xenpelar Dokumentazino Jardunaldiak

Bizkaie! 2021-05-19 08:56   Bertsolaritzea

Soinu artxiboen egitasmo eta esperientziak konpartidutea da asmoa.

Amasa-Villabonako Subijana etxean bertan nahiz online jarraitzeko, izena emon behar da bagilaren 3a baino lehen.

Igazko etenaren ondoren, Xenpelar Dokumentazino Jardunaldiak berreskuratuko ditue aurten, dokumentazio alorraren inguruko eta Euskal Herriko dokumentazino gaien inguruko gogoetak bultzatzeko eta ezagutarazoteko helburuari eusteko sortu ziran jardunaldiok eta aurten, soinu artxiboen egitasmo eta esperientziak konpartidutea da asmoa.

Soinuzko dokumentazinoaren ezaugarriei erreparau eta audio fitxategiak batu, atondu eta zabaltzearen inguruan izandako esperientziak eta ardurak plazaratuko dira. Soinu bildumek helburu eta funtzino ugari ditue erabilitako esparruaren arabera eta horregaitik, gaiari hainbat ertzetatik begiratzea ahalbidetuko deuskuen hizlariak gonbidatu ditue: batetik, Euskadi Irratiko fonotekearen gorabeherak jorratuko ditue Iñigo Ceberio eta Irati Etxezabalek; bestetik, Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztuko dabe Euskaltzaindiko Adolfo Arejitak eta Amaia Jauregizarrek; Jon Eskisabalek Badok Euskal Musikearen Ataria aurkeztuko dau ondoren; eta jarraian sortzaileen eta ikertzaileen esperientzien barri izango da, Xabier Erkiziaren eta Marie Bidart-Hirigoyenen eskutik.

Egitaraua ikusi hemen.

Kontuak kontu, bagilaren 4an izango da hitzordua, barikuan, 10:00etatik 14:00etara. Amasa-Villabonako Subijana etxean jarraitu ahal izango dira jardunaldiok, baina baita etxetik be: modu baterako zein besterako izena emon behar da aurretik hemen. Dokumentazino alorreko profesionalentzako zein gaian interesa dauen edozeinek emon leike izena.

Zazpigarren edizinoa dabe jardunaldiek. Xenpelar Dokumentazino Zentroak atondu ditu, Bertsozale eta Mintzola Ahozko Lantegia tartean eta ALDEE Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazino Zentroetako Profesionalen Euskal Alkartea eta Badok Euskal Musikearen Ataria dira laguntzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu