Eli Pagola nagusi I. Aixita sariketan

Bizkaie! 2021-05-18 12:19   Bertsolaritzea

Eli Pagolak batu zituan puntu gehien Imanol Uriagaz buruz burukoan ibili ondoren.

Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoak atonduta igaz izan behar eban lehen edizinoa sariketa barriak baina pandemiak behartuta, ostera, aurten eta jaialdi estiloan egin behar izan dabe azkenean. Jentez bete zan Irurtzungo Kultur Etxea, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako seikotea entzuteko gogoz: Eli Pagola, Imanol Uria, Iker Gorosterrazu, Maddi Ane Txoperena, Saioa Alkaiza eta Xabi Igoa. Zigor Gartzia Zian izan zan eguneko gai-jartzailea.

Eli Pagola bertsolari hernaniarrak irabazi eban eta bigarren egin eban Imanol Uria algortarrak.

Nafarroan Izeta Sariketea, bertsolari nafar gazteentzako sariketea ezagutzen genduan baina hau, barriz, Euskal Herria osoari dago edegita: Asmoa da nafar bi izatea taldean eta beste herrialdeetatik bertsolari bana izatea eta aurten holan izan da.

Sariketearen izenari jagokonez, Aixita zan Irurtzun-Etxeberrin egoan gaztelu baten izena, Nafarroa konkistau ebenean mapatik ezabatu ebena. Azken urteetan berreskuratze lanetan dabiz eta inguru horretako herritarrentzako leku berezi eta esanguratsua da.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu