Labayruren udako ikastaroak, Bilbon eta Derion
2021-05-17 12:53 Euskerea berbagaiEuskerea ikasteko maila guztiak eta itzulpen-ikastaroa dagoz egitarauan.
Labayru Fundazinoak prest dauka aurtengo udarako eskaintzea. Bagilaren amaieran eta garagarrilaren hasieran, hamabost eguneko txanda bitan antolatuko ditue ikastaroak, Bilboko eta Derioko egoitzetan. Hain zuzen be, egoitzetan dago aurtengo nobedadea, Deriora helduko diralako kurso batzuk, hango institutuko ikasleen eskariari kasu eginez.
Euskerea ikasteko maila guztietan emon leiteke izena, baita HABEko azterketak preparetako be. Derioko kasuan, B2 eta C1 mailak egongo dira aukeran, 16 urtetik gorakoentzat. Beste mailetarako Bilbora jo beharko da, Boluetako zein Colon de Larreategiko egoitzetara. Ikastaroetan batua edo bizkaierea lantzearen artean aukeratu ahal izango da.
Bestelako ikastaro batzuk be sartu ditu Labayruk aurtengo eskaintzan. Batetik, itzulpen-ikastaroa; bestetik, euskera teknikarientzako prestakuntzea. Azken hori irailean egingo dabela azaldu dabe antolatzaileek.
Izena emoteko epea zabalik dago. Pandemiari aurre egiteko neurriakaitik, edukierea txikiagoa izango da aurten, eta, beraz, ikastaro bakotxean plaza gitxiago egongo dira. Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!