Udako Bertso Eskolea, bagilaren 29an eta 30ean
2021-05-17 12:16 BertsolaritzeaUEUko Udako Ikastaroen eskaintzearen barruan atondu dabe ikastaldia.
Iruñeko Katakraken izango da eta gogoetak konpartiduteko gunea eta ariketa praktikoak egiteko gunea be izango da. Ikasturtea ondo amaitu eta udea ondo hasteko plan ezin hobea bertsozale gazteentzat. Matrikulea egin hemen.
Bertsolaritzeari buruzko ikerketak eta gogoetak konpartiduteko gunea izango da Udako Bertso Eskolea, baita bertsogintzearen teknikak hobetzekoa be. Ikastaroan ariketa praktikoak eta landutakoa praktikan jarteko abagunea izango dabe ikasleek ikastaro amaierako saioan.
30 urte arteko bertsozale eta bertsolari gazteei zuzendutako ikastaroa da, edadez helduak ez diranek parte hartzeko gurasoen baimena beharko dabe (gurasoen baimena dabela adierazoteko idatzia helarazo behar dabe i.iciar@ueu.eus helbidera). Alabaina, interesa dauen edozein edadetako bertsozalek edota kulturazalek be emon ahal izango dau izena. Matrikulea ikastaroa hasi baino astebete lehenago zarratuko da (25 euro balio ditu matrikuleak).
Egun biko ikastaroa izango danez, bazkaltzeko aukerea izango da Katakraken bertan 12 euroren truke.
UEUk eta Bertsozalek atondu dabe ikastaroa, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrearen babesari esker.
Informazio gehiago hemen.
Egitaraua
Bagilaren 29an:
• 10:15 Ondo etorria.
• 10:30-11:30 Hainbat bertsoaldi eztabaidagai, genero-ikuspegitik (tailerra). Ane Labaka.
• 11:30-12:15 Bertsolarien kantaeraz. Maddi Soroa.
• 12:15-12:45 Deskantsua.
• 12:45-14:15 Bat-bateko bertsoen kantaerea lantzeko tailerra. Maddi Soroa.
• 16:00-17:00 Agurraren aurretik. Andoni Egaña.
• 17:00-18:00 Gaiak, egitura eta aurkezletzea: Nonbaitetik abiatu nonbaitera heltzeko. Maite Berriozabal.
• 18:00-19:30 Bertso saio baterako gaiak sortzea tailer praktikoa. Maite Berriozabal (gai eta ariketak hurrengo eguneko saioan erabiliko dira).
Bagilaren 30ean:
• 10:15 Ondo etorria.
• 10:30-11:15 Prentsa historikoko hari muturrakaz bertsolaritzearen historia soziala ehuntzen. Antxoka Agirre.
• 11:15-12:00 Bertsolari gazteen mobimentuk: Hamaika Bertute. Amaia Agirre.
• 12:00-12:15 Deskantsua.
• 12:15-13:00 Taldean bakarka. Bakarkako bertsoaldien prestaketea. Alaia Martin.
• 13:00-14:30 Bertsolariaren presentzia (ariketa praktikoak). Manex Fuchs.
• 17:00-18:30 Bertso saioa. Saioa ikasleentzako eta nahi dauenentzako edegia izango da eta doban. Aretoaren aforoa 60 lagunekoa da (ikasle, hizlari eta antolatzaileak barne) eta bete arte egongo da atea zabalik.
o Bertsolariak: ikastaroko ikasleen saioa (4, 5 edo 6 ikaslegaz).
o Gai-jartzaile: ikastaroko ikaslea(k) gai-jartzaile.
o Gaiak eta egiturea ikastaroko tailerrean atondutakoak.
• 18:30 Ikastaroa zarratzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!