Maddi Agirre, Arabako Eskolarteko txapeldun

Bizkaie! 2021-05-17 08:05   Bertsolaritzea

Bertsoa Bizi Gazte jaialdiaren barruan jokatu dabe finala. 

Maddi Agirre txapelduna (argazkia: Arabako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Arabako bertsolari gazteen topaleku izan da Aguraingo Harresi aretoa, Bertsoa Bizi Gazte egunaren kontura. Arabako Bertsozale Alkarteak eta Ikastolen Alkarteak antolatuta, Arabako Eskolarteko Txapelketako finala jokatu da, baina, horren aurretik, bideoklipak eta Mokoka lehiaketako bideo laburrak proiektau ditue. Oion eta Kanpezuko gazteek irabazi ditue sariak.

Ikus-entzunezkoen lehiaketearen ostean hasi da Eskolartekoaren azken saioa, sei bertsolari oholtzan dirala. Zortziko handian bina bertso kantau ditue hasteko, gazteen artean ohikoak diran egoerei aurre eginez. Zortziko txikian umorea agertu da ofizio guztietan. Bakarka puntuei txukun eta bizkor erantzun eta gero, gaia emonda bertso bana botetako ordua izan da. Gai edegiei irudimen handiz erantzun deutse. 

Ariketa puntuagarriak amaituta, epaileen erabagia etorri da. 2021eko Arabako Eskolarteko txapelduna Maddi Agirre da. Txapela Aitor Ugartek jantzi deutso. 

Bigarren Eukene de los Aires izan da. Hortaz, Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantauko dau Arabaren izenean, Maddi Agirre txapeldunagaz batera. Aguraingo finaleko beste bertsolariak Hegoi Amabizka, Danel Herrarte, Gari Arexolaleiba eta Beñat Cano izan dira. 

Epaileak Fernando Sopelana, Egoitz Iradier eta Aitor Jimenez izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu