Maiatzaren 15ean, Federico Krutwig Sagredo jaio zala 100 urte beteko dira
2021-05-14 09:00 KultureaIzena emoteko datuak hemen bete.
Krutwigen jaiotzearen mendeurrena, ibilbidea eta haren ekarpenak gogoratzeko Biltzarrek, Historiazaleek eta Krutwigen Lagunek Federiko Krutwig 1921-2021 Jardunaldia atondu dabe, Euskal Herriak eskerrak emonez Getxon, Krutwigen jaioterrian. Jardunaldian aurrez aurre eta online parte hartzeko aukerea egongo da.
Federikok arlo askotan jardun eban eta guztietan ekarpen garrantzitsuak egin zituan: kulturan, euskeran, politikan, zibernetikan eta bestelakoetan.
Getxon egingo dan ekitaldi hau ez da bakarra izango eta urtean zehar ekimen gehiago izango dira hainbat erakunderen eskutik. Getxoko jardunaldietara joateko partaideei ziurtagiria egiten jake, behar izan ezkero, prestakuntza jarduerea dalako.
Berbaldiak
Krutwigek Euskal Herriari egindako ekarpenak hobeto ezagutzen hasiko gara eta horretarako hiru ikuspegi landuko dira.
- Arratsaldeko 16:30ean, Krutwigen ibilbideari begirada orokor bat. Hizlaria: Alejandro Zobaran Arriola, Euskal Ikasleon Biltzar Aurrerakoiko kidea eta Belatz Gorri nafarrerazko aldizkariaren editorea da:
Berbaldian Krutwigen biografiaren panorama orokorra marraztuko dau, bereiztuz alde batetik bere gaztaroko kultur ekinbidea; bestetik, haren erbestea eta, azkenik, atzerritik bueltan bultzatu zituan proiektuen aitamena egingo dau, haren bizitzako momentu bakotxeko testu esanguratsuenak nabarmenduz.
- Arratsaldeko 17:30ean, Euskaltzain subersiboa. Hizlaria: Iñaki Egaña:
Iñaki ikerketa historiko askotan ibili da eta horreen emoitzak hainbat liburuan plazaratu ditu: Ikurriña 100 años, La Guerra Civil en Euskal Herria, Los días de Argel, Diario de Aguirre, Mario Salegi, Diccionario histórico-político de Euskal Herria. Iñaki Aranzadi Zientzia Elkartean Gerra Zibilean hil eta desagertutakoen inguruan ikertu eta Euskal Memoria alkarteko presidentea da.
Berbaldia: Krutwig 26 urtez egon zan errefuxiatuta eta erbesteratuta. Denpora horretan jardun politiko gehiena jorratu eban. Teoriko bikaina izan zan, haren idea praktiko batzuk bitxiak izan ziran arren. Beste kultura eta esperientzia batzuk ezagutu zituanez, askapen-ideologia bat formulau ahal izan eban, V. Batzarreko ETArena bihurtu zana. Krutwigen lan politikoak XX. mendeko euskal historiaren ikono bihurtu dira.
- Arratsaldeko 18:30ean, Euskal Herriko gizarte aurreindoeuroparra: Krutwigen Garaldea. Hizlaria: Xabier Renteria Uriarte:
Xabier Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da eta irakaslea EHUn. Mendebaldeko ekonomian eta zientzian bilaketa existentzialaren inplikazinoak lantzen ditu, jakinduria tradizionalen erispideak kontuan hartuta, batez be ekialdekoak (sakontasuna, meditazinoa...). Jakituriaren ekonomian, komunalismoan eta bategite ekonomietan, zientzia eta ekonomia kontenplatiboan, psikologia positiboan, maitasun ekonomikoan, arlo sozioekonomikoan eta antxinako euskaldunen mundu ikuskerea jorratu izan ditu. Argitalpenak ditu, besteak beste, Ekonomia Holografiko baterantz.
Berbaldia: Euskal Herria txikia da, baina seme-alaba apartak erditzen ditu. Esangura horretan, Federico Krutwig Sagredo XX. mendeko Agosti Xaho dala pentsau daiteke; garaikideek begiak jarten ez dituen lekuetan arretea jarten daben horreetakoa. Krutwigek euskerea eta Euskal Herriko kulturea, beste gaietan egin eban bezela, zabalean (aldeanitz) eta jatorrian (iturburutik) lantzea gustetan jakon. Orain Euskal Herriko gizartea antxinako gizarte aurre-indoeuropar zabal baten parte zala eta bere oinordekotzat hartu behar dala dakarsku gogora. Idea hau leku desbardinetan aitatzen dau hizkuntzei eta epistemologiei buruz baina, batez be, Garaldea liburuan argudiatu eban euskereari buruz.
Arratsaldeko 19:0ean, mahai-ingurua.
Izena emoteko
Aurrez aurre edota online: 10 €
Ordaintzeko: Kutxabank: 2095 0113 10 9117239605 (abonuan izen-abizenak jarri).
Izena emoteko datuak hemen bete.
Informazinoa edo zalantzak: biltzarre@biltzarre.com 663 901 248
Biltzarre Alkartea, Historiazaleok eta Krutwigen Lagunak.
Jardunaldi hau hiru taldeen artean atondu dabe:
- Biltzarre orain dala 4 urte sortutako alkartea da eta arloz arlo alkarlanak sustatzea dau helburu. Orain arte egindako ekimenak: Historizaleok Taldeagaz batera historiari buruzko bilkura bi, Nazino Ikurren 2. bilkura, Demografia jardunaldi bat, Gobernantzarako Batzarlabel zigilua, osasun alorrean konfinamenduaren kontrako 3.000 gurasoen bategitea eta Coviden zentsureari aurre egiteko ekimenak eta, azkenik, bertakoak eta osasuntsuak diran janari-produktu-zerbitzuetan alkarlanerako lanketea.
- Historiazaleok Taldea nazino ikuspegitik egindako historia lantzen dau eta bilkura bitan Bagauden garaia eta bisigodoen 250 urtetako erasoei kontrako defentsea aztertu dira.
- Krutwigen Lagunak aurten egingo diran ekitaldiak antolatzeko sortutako taldea da. Gure aberkidearen ekarpenak ezagutarazoteko eta zabaltzeko laguntzeko prest dagoanari edegita dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!