UdalHiztek proiektuaren emoitzak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2021-05-12 13:26   Euskerea berbagai

Hizkuntza-teknologiak erabilten dira udaletan euskerea sustatzeko.

Hizkuntza-teknologien bidez euskerea udalen eguneroko funtzionamenduan sustatzea helburu dauen UdalHiztek proiektuaren emoitzak aurkeztu ditue Elhuyar-ek, Orioko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, gaur, Orioko udaletxean egindako aurkezpenean. Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia; Anuska Esnal Oliden, Orioko alkatea; eta Garbiñe Mendizabal Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Bardintasuneko zuzendari nagusia izan dira bertan. Eurekaz batera izan dira proiektuaren arduradunak be, Elhuyarreko Itziar Cortés Etxabe eta Juanjo Pérez Martínez de Lahidalga.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eregiz–GipuzkoaLab dirulaguntzinoaren bidez finantziau da proiektu hau, Elhuyarrek sustatu eta Orioko Udalean urte eta erdiz landutakoa. Prozesua Elhuyarrek gidatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia eta Hizkuntza Bardintasuneko zuzendaritzek eta Orioko Udaleko teknikari eta arduradun politikoek hartu dabe parte. Esperientzia piloturako Orioko Udala aukeratu eben, proiektua bertan gauzatzeko baldintzak beteten zitualako eta proiektuan sinistu eta parte hartzeko asmo sendoa agertu ebalako.

Hizkuntza ofizial biak erabilteak burukomin eta arazo ugari ekarri ditu administrazinoen egunerokoan, dokumentazino guztia hizkuntza bitan sortu behar izaten danean. Egoera horreek hobetoki kudeatzeko asmoagaz sortu da UdalHiztek proiektua. Holan, udal batek barruko eta kanpo-komunikazinoak euskeraz
gauzatzeko dituan beharrak antzemon eta hizkuntza-teknologiak erabiliz horretarako urtenbideak proponidu eta apliketea izan da egitasmoaren egitekoa, betibe euskerea ardatz hartuta, izan be, udalek euskeraz lan egitea lortu nahi da UdalHiztek egitasmoagaz, euskeraz ez dakiten behargin eta herritarren hizkuntza-
beharrak hizkuntza-teknologien bidez asetuz.

Egitasmo honek euskerea erdigunean jarten dau, udaleko edukiak sortzeko hizkuntzea euskerea dala bermatuz. Gainera, hizkuntza-gaitasuna handitzea ahalbidetu eta testuinguru elebidunetan sortzen diran lan gehigarriak ebitetako aukerea emoten dau, itzultzaile neuronalari eta jarraibide eta prozedura egokiei esker.

Ezer baino lehen udalaren egoera soziolinguistikoa aztertzen da, beharginek euskeraz jarduteko eta
idazteko dituen zailtasunak eta hobetzekoak identifikau eta bestelako muga edo zailtasun batzuk antzemon dira.

Hobetzeko hipotesi batzuk planteetan dira, eta lan arlo nagusi bi ezarri: batetik, udalak eguneroko lanean dituan behar linguistikoakaz lotutako urtenbide teknologiko batzuk proponiduten dira; bestetik, horreetan oinarrituta, aurrerantzean jokatzeko metodologia adosten da. Bi dira Orion erabili diran teknologiak:

o Itzulpen automatikoa: ohiko itzulpenak errazteko erabili da. Alde batetik, Udaleko langileek edukiak euskeraz sortzeko eta, beharraren arabera, gaztelaniazko edukiak automatikoki itzultzeko; beste alde batetik, Udalean bertan euskera-teknikariak itzultzen dituan testuak lantzen laguntzeko. Horrezaz gan, Orioko Udaleko orio.eus webgunean be itzultzaile automatikoa integrau da, euskera hutsez argitaratutako
albisteak gaztelaniaz irakurri ahal izateko, irakurleren batek beharra badau.

o Berbetea: udalbatzarrak azpitituletako erabilitako teknologia da. Udalbatzarretako bideoetan eta zuzenekoetan, euskeraz nahiz gaztelaniaz berba egiten dabenen ahotsa azpititulau eta itzulpen automatikoari esker itzulpenak egin dira: euskeraz berba egiten danean gaztelaniazko azpitituluak sortu eta, alderantziz, gaztelaniaz berba egiten danean euskerazko azpitituluak erakutsi.

Bide horretan, Orioko Udalak euskara hutsez funtzionetako erabili nahi ditu hizkuntza-teknologiak. Euskeraz lan egiteko tresna egokiak dira eta, horrenbestez, Udalaren kudeaketea hobetzeko balio dabe, izan be, euskera hutsean lan eginda —eta itzulpen-lana makineari itxita— Udala askoz eraginkorragoa izan daiteke,
beti lan guztiak hizkuntza bitan egin beharraren katetik askatuta. Orioko Udalak eragingarritasunean aurreratzeko erabili nahi ditu hizkuntza-teknologiak eta, aldi berean, lanean darabilen hizkuntzearen kalidadea hobetzeko.

Orioko Udalak egin dauenez, dokumentazino guztia ez da zertan ele bitan zabaldu beharrik izango, euskeraz ez dakianak hizkuntza-teknologien bidez jasoko dauelako informazinoa. Azpimarratzekoa da holako teknologiak erabilteak edukietarako irisgarritasuna bermatzen deutsela beharginei eta herritarrei; ez
hizkuntzearen aldetik bakarrik, entzumen-urritasuna dabenentzako be ere oso baliogarriak baitira.

UdalHiztek proiektuaren hurrengo urratsa izango da metodologia hau beste udal eta administrazino batzuetara zabaltzea, hau da, Orioko Udalean erabilitako metodologia beste ezaugarri batzuk dituen administrazino eta errealidade batzuetan apliketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu