Xabier Anduagari International Opera saria emon deutse
2021-05-12 08:41 MusikeaGazteen atalean irabazi dau Donostiako tenorrak.
Opera aldizkari britainiarrak emoten ditu International Opera Awards sari entzutetsuak, operearen munduan nabarmendu diran artisten lana autortzeko. Aurtengo palmaresean euskal abeslari bat sartu da, Xabier Anduaga tenorra hain zuzen. Abeslari gazteen kategorian irabazi dau International Opera saria.
Meritu handiko lorpena da Anduagarena, bere kategoriako saria irabazteko egon diran hautagaiei begiratu ezkero. Operearen oraina eta geroa diran nazinoarteko kantariak izentau ditue, besteak beste, Teresa Iervolino, Roberta Mantegna eta Adela Zaharia. Halandabe, Opera aldizkarikoek Anduagaren alde egin dabe.
Ibilbide bikain bati egindako errekonozimendua da sari hau Anduagarentzat. Izan be, gaztea dan arren (1995ean Donostian jaioa da), urteak daroaz goi mailan kantuan. Donostiako Orfeoiko bakarlaria izan zan, eta 2016tik nazinoarteko produkzinoetan dabil. Besteak beste, Donizetti eta Rossiniren operetako protagonista izan da.
Ikasketak Musikenen egin zituan Anduagak, Euskal Herriko Musika Ikastegi Nagusian. Elena Barbé sopranoaren ikasle be izan zan. Gaur egun, Viva la mamma operarako entseguak egiten dabil, horko tenorra izango dalako. Produkzinoa bagilaren 2an estreinauko dabe, Madrilen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!