La Excavadora taldeak hirugarren singlea aurkeztu dau: 'Mala Música'

Bizkaie! 2021-05-12 08:00   Musikea

Bideolanek egindako bideoa be plazan dago.

La Excavadora taldearen Mala vida bideoa Helldorado aretoan grabau eben (Gasteiz 2021/1/23) eta bertan taldeak eskainitako lehen kontzertuaren irudiak eskaintzen ditu, kamerinoetako eta eszenatoki gaineko irudiak buztartuz.

Abestia irrati-formularako aproposa da, hor entzuten diran abestiak gure bizitzetan nahi baino askoz gehiago zelan sartzen diran kritikauta. Maitasun istorio paralelo bat da mamina, ukutu eta dana zikintzen dauen musika txar horretaz.

Sumék, La Polla Recordseko gitarristeak, koruak egiten parte hartzen dau kantuan.

Edukiera murriztuak eta segurtasun-neurriek ez dabe eraginik taldeak eszenan dauen jarreran, izan be, publikoaren aurrean indartsu agertzen baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu