Janire Arrizabalagak irabazi dau Bizkaiko Eskolartekoko hirugarren saioa

Bizkaie! 2021-05-11 10:06   Bertsolaritzea

Azken kanporaketea izan danez, finalistak nortzuk izango diran badakigu.

Gernikako saioa (argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Gernika-Lumon jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako hirugarren kanporaketea. Azkena izateaz gan, jentetsuena be izan da, hamar bertsolarik kantau dabelako. Epaimahaikoen puntuazinoaren arabera, Janire Arrizabalagak irabazi dau, eta finalerako txartela eskuratu.

Arrizabalagagaz gan, Gernikan kantau daben bertsolariak honeek izan dira: Aitzol Unzueta, Amaiur Galdos, Ariane Sololuze, Izaro Bilbao, Ixone Asategi, Jokin Ansotegi, Naroa Jaio, Sara Asenjo eta Ziara Larrinaga. Gai-jartzailea Xabier Enbeita izan da. 

Epaimahaian Graxi Arregi, Ander Arrien eta Alaitz Etxanobe egon dira, eta idazkaria Idoia Anzorandia izan da.

Bizkaiko Eskolarteko finala maiatzaren 29an jokatuko da, Igorreko Lasarte Aretoan. Hona hemen zortzi finalistak:

- June Diaz (Getxoko saioko irabazlea)

- Ander Sarriugarte (Durangoko saioko irabazlea)

- Janire Arrizabalaga (Gernikako saioko irabazlea)

- Araitz Katarain

- Ixone Asategi

- Izaro Bilbao

- Jokin Ansotegi

- Peio Lago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu