'Gelditu hor', Olatz Salvadorren mezua
2021-05-11 08:08 MusikeaIdoia musikari aramaioarraren ahotsa be entzun daiteke kantuan.
Hemen da Olatz Salvador-ek urte hasieran aurkeztutako Aho uhal (Airaka, 2021) diskoko bigarren singlea, Gelditu hor izenburukoa. Ane Labakak sortutako berbetatik abiatutako abesti hau hauskortasunaren edertasuna aldarrikatu eta eroso sentiarazoko gaituen espazioetara bidaiatzeko deia da.
Kantu honek geure buruari mantra bat lez errepetiduteko esaldi bi ixten deuskuz itsasita: min emoten badeutsu, ez egon hor; on egiten badeutsu, Gelditu hor. Kolaborazino berezi bategaz dator, gainera, kantua aberasten dauen Idoia musikari aramaioarragaz, hain zuzen be.
Irudiei jagokenez, Donostiako Victoria Eugenian emondako aurkezpen kontzertua dakarskue, emozinoz betetako egun hori gogoratu eta betikotzeko, Bideolan-en ikus-entzunezko taldeari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!