Lau liburu hautatu eta jatorrizkoen laginak jarri ditue lehiatzailearen eskura

Bizkaie! 2021-05-10 13:08   Kulturea

Laginak aurkezteko epea: 2021eko bagilak 9.

Aitatu lau liburuak dira:

  • Edith Wharton, Ethan Frome.
  • Pier Paolo Pasolini, Ragazzi di vita.
  • Marina Tsvetaieva,  Mon frère féminin: Lettre à l'amazon.
  • Sherwood Anderson, Winesburg, Ohio.

Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daiteke lehiatzaile eta aurkeztu beharrekoak dira: Lehiatzaileen eskura jarritako testuaren itzulpena (lau kopiatan), ezizen bategaz. Horregaz batera, gutun-azal zarratuan, itzultzailearen datuak adierazoko dira, eta ezizen bera errepetidu gutun-azalean. Ondokoak dira adierazo beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea eta NAN agiriaren fotokopia.

Obra baterako baino gehiagorako laginak aurkeztekotan, bakotxari bere ezizen eta gutun-azal zarratua erantsi behar jako.

Proiektuak aurkezteko lekua eta epea: 2021eko bagilaren 9an  amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

EIZIE alkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak. Helbidea: Zemoria 25, behea - 20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bialdu ezkero, «Literatura Unibersala» lehiaketarako dala adierazo gutun-azalean.

Epaimahaia

Hiru lagunek osotuko dabe epaimahaia, jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egiteko. Itzulpengintzearen munduan autorturiko gaitasuna eta prestigioa dauen persona bana izentauko dabe Eusko Jaurlaritzeak, itzulpenok argitaratuko dituen argitaletxeek eta EIZIE alkarteak. EIZIEk idazkari bat be izentauko dau, hizpiderik eta boto barik ibiliko dana. Epaimahaiaren erabagia atzeraezina izango da.

Esleipenaren jakinarazpena

EIZIEren webguneko albistegiaren bidez jakinarazoko da epaimahaiaren erabagiaren barri. Esleituak izan diran proiektuen itzultzaileei zuzenean jakinarazoko jake.

Esleipenaren osteko kontratazinoa

Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dabe EIZIEk eta itzultzaileak eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emongo deutso itzultzaileak Alkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko ditue papelezko liburu eta e-book forman, bilduma honetarako bat eginik).

Ordainsaria

Ethan Frome: 2.808 euro | Ragazzi di vita: 8.181 euro | Mon frère féminin: 883,5 euro | Winesburg, Ohio: 5.616 euro

Bildumarako finkatutako ordainsariak erabili dira, sorburu-testuaren eta hizkuntzearen arabera. Gaztelania: 24 euro orriko. Frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, portugesa, italiera: 27 euro orriko. Gainerakoak: 30 euro orriko.

Obrak itzultzeko epea

Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazoten danetik hasita: 125 orri - 6 hilebete. Proportzino horren arabera kalkulauko dira epeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu