Amaia Agirrek irabazi dau I. Señora sariketea
2021-05-10 12:08 BertsolaritzeaOnintza Enbeitagaz jokatu dau buruz burukoa.
Amaia Agirre eta Onintza Enbeita
Señora kontzeptua ikuspuntu feminista batetik aldarrikatzeko antolatu dabe lehenengoz Señora sariketea, eta edade askotako emakume bertsolariak batu dira plazan. Mutriku eta Aramaioko finalaurrekoen ostean, finalaren txandea izan da, Lesakan, Arrano tabernearen terrazan. Hantxe batu dira sei bertsolari, eta Amaia Agirre izan da txapeldun.
Beharbada, txapeldun baino, kapeladun esatea litzateke aproposena. Izan be, señora-rik onenari jagokon lez, kapela edo pamela dotorea jantzi deutse Agirreri, luma eta guzti. Rosi Lazkanok, Maialen Lujanbiok, Kristina Mardarasek eta Estitxu Arozenak banatu zituen sariak.
Lesakako saioan kantau daben sei finalistak honeek izan dira: Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita eta Amaia Agirre. Azken biok pasau dira buruz burukora, eta, puntu guztiak batuta, Agirre izan da irabazlea. Gai-jartzailea Ainhoa Larretxea izan da.
Txapelketa honen lehenengo edizinoan, bertsolari eta zaleak gustura geratzeko moduko giroa egon da, hortaz, ez litzateke harritzekoa edizino gehiago antolatzea. Izan be, bertsogintzan egon dan hutsune bat beteten dau Señora sariketeak, belaunaldi guztietako emakume bertsolariek alkarregaz kantetako aukerea emoten dauelako. Era horretara, emakumeek plazan daben presentzia indartu nahi izan dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!