Joar Garatek irabazi dau Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehenengo kanporaketa

Bizkaie! 2021-04-26 07:40   Bertsolaritzea

Nerea Isusik irabazi dau bigarren kanporaketea eta Naia Arrizabalagak hirugarrena.

Asteasuko saioan kantau ebenak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Oraintsu hasi da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketea Oiartzunen. Kantuan Oibar Olano, Hodei Munduate, Ekain Tolaretxipi eta Joar Garate ibili ziran eta azken horreek eskuratu eban maiatzaren 28ko finalerako txartela. Gainontzekoek beste kanporaketetako emoitzen zain egon beharko dabe.

Bigarren kanporaketea Asteasuko udaletxeko aretoan jokatu zaneta kantuan Nerea Isusi, Mikel Ostolaza, Aratz Arzelus, Irati Arakistain eta Ane Zubia ibili ondoren, Nerea Isusik irabazi eban.

Nerea Isusik irabazi dau bigarren kanporaketea

Asteasun jokatu zan Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bigarren kanporaketea; Iker Iriarte gai-jartzailearen esanetara kantau eben Ane Zubia, Aratz Arzelus, Mikel Ostolaza, Nerea Isusi eta Irati Arakistain bertsolariek. Horreen lana epaitzen Amaia Otxotorena, Karlos Ibarguren eta Iñigo Legorburu epaileak ibili ziran. Azkenean, saioko irabazlea Nerea Isusi izan zan eta, beraz, maiatzaren 28an Urnietan egingo dan finalerako txartela eskuratu eban zuzenean. Gainontzeko bertsolariek beste kanporaketetako emaitzen zain egon beharko dute.

Hirugarren kanporaketea maiatzaren 7an jokatu zan Azpeitiko Soreasun eta hor kantuan Naia Arrizabalaga, Xabier Albizu, Beñat Mateos, Izar Zelarain, Mikel Etxezarreta eta Aratz Lasa ibili ondoren, Naia Arrizabalak irabazi eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu