Naia Arrizabalagak irabazi dau Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako 3. kanporaketea

Bizkaie! 2021-05-10 07:45   Bertsolaritzea

Azken kanporaketea maiatzaren 14an izango da Arrasaten.

Azpeitiko Soreasun izan zan Gipuzkoako Eskolartekoko hirugarren kanporaketea. Kantuan Naia Arrizabalaga, Xabier Albizu, Beñat Mateos, Izar Zelarain, Mikel Etxezarreta eta Aratz Lasa ibili ziran. Gai-jartzaile lanak Iban Narbaizak egin zituan eta bertsolarien lana Oihana Arangurenek, Mikel Lersundik eta Eneritz Azkuen egin zituen. Saioko irabazlea Naia Arrizabalaga izan zan eta, beraz, zuzenean maiatzaren 28ko finalera sailkatzea lortu eban.

Laugarren eta azken kanporaketea datorren barikuan izango da, arratsaldeko 19:00etan Arrasateko Kulturaten. Bertan kantauko dabe Jon Mendiluze, Lide Arregi, June Aiestaran, Sustrai Goenaga, Uxue Ostolaza eta Amets Aizpuruak. Saio horretan erabagiko da maiatzaren 28ko finalean izango dan seikotea.

Arrasateko saiorako gonbidapenak eskuratzeko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu