Amurrioko finalerdia Anda eta Viñasprek irabazi dabe; Gasteizkoa, Abarrategi eta Agirrek

Bizkaie! 2021-05-10 07:50   Bertsolaritzea

Maiatzaren 22an, Legution jokatuko da finala.

Amurrion jokatutako Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian, Unai Andak eta Iñaki Viñasprek lortu dabe puntuazinorik altuena. Gasteizen jokatutako bigarren finalerdia, barriz, Martin Abarretegik eta Manex Agirrek irabazi dabe eta, beraz, badakigu zein hiru bikotek parte hartuko daben Legution, maiatzaren 22an, jokatuko dan finalean: 

Maiatzaren 8an, Amurrion jokatu da bigarren faseko lehen bertso saioa. Eszenatokian Arabako Binakako Bertsolari Txapelketea irudikatzen daben mikro gorri eta urdina. Kantau daben 3 bikoteak, ondokoak:

Irati Anda Villanueva (Gasteiz) - Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz).

Oihane Perea (Zalduondo) - Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz).

Unai Anda Delika (Ametzaga) - Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku).

Bigarren buelta honetako saioetan, 28 bertso puntuagarri kantau behar ditue bertsolari bikote bakotxak, 14na bertsolariak, horren artean 5na bertso, kartzelako lanean, hau da, danek gai berberari erantzunez. Amurrion, ariketa guztiak egin ondoren, Unai eta Iñakik lortu dabe puntu gehien, 674,5 puntu. Puntuazinoak ondorengoak izan dira:

Unai Anda Delika - Iñaki Viñaspre Simon: 674,5 puntu.

Oihane Perea - Manu Bendala Garcia-Donas: 669,5 puntu

Irati Anda Villanueva - Aroa Arrizubieta Barredo: 651 puntu.

Gasteizen jokatutako bigarren finalerdiari jagokonez, ondokoak izan dira puntuazinoak:



Martin Abarrategi Sarrionandia - Manex Agirre Arriolabengoa : 662,5 puntu.

Peru Abarrategi Sarrionandia - Beñat Garaio Mendizabal: 653 puntu

Xabi Igoa Eriz - Felipe Zelaieta Txurruka: 652 puntu.

Maiatzaren 22an, Legution jokatuko da finala

Unai Anda eta Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi Sarrionandia eta Manex Agirre Arriolabengoa eta Manu Bendala eta Oihane Perea bikoteak izango dira finalean.

Bederatzi lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Oier Azkarraga izan da Amurrioko Antzokian aurkezlea. Bigarren fase hoentan, epaimahaian dagoz: Aitor Jimenez, Fernando Sopelana, Ekaitz Elorriaga eta Patxi Aizpurua. Idazkari lanetan, barriz, Edorta Jimenez eta Ainhoa Aizpurua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu