Maiatzaren 8an hasiko da 'Udabarriko Bertso Saioak' zikloa, Bilbon

Bizkaie! 2021-05-06 10:00   Bertsolaritzea

Maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an izango dira, Santutxuko Karmelo plazan, 13:00ean.

Bilbo Udalak, Santutxuko Bertso Eskoleagaz batera atondutako bertsolaritzeari buruzko ohiko saioaren helburua da Bizkaiko uriburuan euskal kulturea eta hizkuntzea sustatzea eta euskaltzaleen topaleku bihurtzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskola beteranoak Bilbon egiten dauen lana babestu. Gainera, Udalak programa honetan emakumeen presentzia lehenesten dau.

Maiatzeko zapatuetan, hilaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango dira saioak, 13:00ean, Santutxuko Karmelo Plazan. Sartzea doban izango da eta lekua aldez aurretik erreserbau daiteke, ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daiteke erreserbea hemen. , www.bilbaokultura.eus webgunean-orrian. Gehienez leku bi erreserbau leikez persona bakotxak eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango dau balioa erreserbeak. Antolatzaileek persona bakotxaren jarlekua erabagiko dabe eta hara lagunduko deutse.

Maiatzak 8

Maiatzaren 8an, Andoni Egaña, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira. Andoni Egañak lau aldiz irabazi dau Bertsolari Txapelketa Nagusia 1993, 1997, 2001 eta 2005eko edizinoetan, hain zuzen be. 2009an, laugarren geratu zan. Bertsolaritzako figura garrantzitsuenetako bat da, bai bertsoa sortzeko prozesuari buruz egin dituan ikerketakaitik, baita bertsolaritza modernoaren teorizazinoan aitzindarietako bat izateagaitik be.

Haregaz batera izango dira Alaia Martin, Santutxuko Bertso Eskolako ikasle ohia eta gidoilari eta kazetaria Euskadi Irratiko Zubiak saioan; Arkaitz Estiballes, Bizkaiko Txapelketako irabazlea 2010ean eta 2012an; eta Beñat Gaztelumendi, Euskal Herriko txapelduna 2015 eta 2019an.

Maiatzak 15

Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Ibon Ajuriaren txandea izango da. Amets Arzallus Hendaiako kazetari eta bertsolaria da. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi eta 2009ko edizinoan txapeldunorde izan zan.

Onintza Enbeita be kantuan izango da, 2018ko txapelduna eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan birritan finalista (5. postua 2006an eta 2008an) eta 2009an Bertsolari Txapelketa Nagusian finalaurrekoetara heldu zan; Julio Soto, Nafarroako Txapelketako txapeldunordea izan zan, 2009an eta txapelduna, 2010, 2011, 2015 eta 2017 urteetan; eta Ibon Ajuria, 2006ko Bizkaiko Txapelketako irabazlea eta 2016ko finalistea.

Maiatzak 22

Hirugarren saioa maiatzaren 22an izango da eta Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga izango dira bertan. Maialen Lujanbiok 2009an Euskadiko txapelketea irabazi eban lehen emakumea izan zan eta 2017an barriro irabazi eban, ziplina horretako mito handien eta euskal kulturearen artean.

Unai Iturriagak molde asko hausi ditu bertsolaritzan, bertsoaren bidez adierazoteko dauen moduagaitik. Askotan arrazoibideen ordena logikoa hausten dau, beti bilatu izan dau komunikazino-efektua harriduran. Txapelketa Nagusiaren finalera heltzeagaz batera, estetika tradizionaletik kanpoko ekitaldi handietara bertsolari gazteen belaunaldi barri baten etorrerearen irudia izan zan.

Maiatzak 29

Udabarriko Bertso Saioak zikloa maiatzaren 29 amaituko da Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Jone Uria eta Nerea Ibarzabalegaz. Uxue Alberdik Jenisjoplin argitaratu barri dau consonni argitaletxearen babesari esker eta 2019an Euskadi Literatura Saria irabazi eban Kontrako eztarritik saiakera feministeari esker.

Oihana Bartra hainbat bertso eskolatako irakaslea izan da eta 2014ko Bizkaiko Txapelketan finalista izan zan.

Jone Uria bertsolaritzara zaletu zan etxean. 2008an, Bizkaiko Txapelketan parte hartu eban lehen aldiz eta finalerdietara heldu zan. Hainbat Txapelketa Nagusitan be parte hartu dau.

Nerea Ibarzabal Txapelketa Nagusira sailkatu zan 2017an eta Bizkaiko Txapelketako finalista izan zan 2016an eta 2018an.

Udabarriko Bertso Saioak programeak Metro Bilbaoren babesa dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu