Donostiako Teatro Estudio antzerki-talde amateurra, 2021eko Max Sari Soziala
2021-05-05 11:13 KultureaParrokia baten arkupetan hasi zan 1965ean.
Arte Eszenikoen XXIV. Max Sariak-en batzorde antolatzaileak aurtengo Izakera sozialeko edo Max Sari Afizonatua emon deutso Donostiako Teatro Estudio amateur konpainiari. 1965ean, Antiguoko Sebastian Martiri Deunaren arkupetan sortua, sortzaile izan eban Manolo Gómez antzerkizalea da gaur egun be taldeko zuzendaria eta beste 14 personagaz antzerkiaren aldeko pasinoari eutsen jarraitzen dabe: Ezustekoaren ondoren, esker ona eta autorpenaren sensazinoa jatortaz, oso gazte ekin geuntsan auzotar antzerkizale batzuen hauspoari, hau da, gure ardura sozialak eta kulturalak bideratzeko, batez be diktadurearen amaieran auzo-giro komunitarioa astintzen eban uri honetan, antzerkia aintzat hartu genduanon indarra. Gomezek urriaren 4ean jasoko dau saria, Bilboko Arriaga Antzokian egingo dan XXIV. Max Sariak emoteko ekitaldian.
60 proiektu baino gehiagok balioetan oinarritutako antzerki-prestakuntzea, auzo-kultura dinamizazinoaren eta antzerkigintzearen alde egiten dabe nabarmen. 1965ean, lehen aldiz tauletara igon ebenetik, Elena Belmonte antzerkigilearen Baile de huesos izeneko azken ikuskizuna estreinau arte (Victoria Eugenia Antzokian 2019ko zezeilaren 20an taularatutakoa), lehen mailako antzerkigileren testuak jorratu ditue: José Sanchís Sinisterra, Juan Mayorga, Fernando Arrabal edo eta Bertold Brecht, Tenesse Williams, Valle Inclán zein Chejov mitikoak. Etxetik hurragokoen testuak be landu ditue, tartean, Paco Sagarzazu, Alberto Miralles edo Eduardo Ladrón de Guevara. 1991n, Miamiko Antzerki Hispanoaren Nazinoarteko Jaialdian izan eben presentzia azpimarragarria be ezin ahaztu.
Irabazitako sarien artean dira, besteak beste, Guadalajarako XII. Arcipreste de Hita Lehiaketako Konpainia onenari, Emakumezko antzezle onerari (Esther Remiro) eta Zuzendaritza onenari (Manolo Gómez) Sariak, 1990.ean; Herrerako Martín Arjona Jaialdian (Sevilla) Fernando Mikelajaureguirentzat Gizonezko antzezle onenari Saria, 2007an; Almazango Tirso de Molina Antzerki Afizionatuko I Lehiaketan (Soria) Gizonezko antzezle onenari (José Luis Torres) eta Zuzendaritza onenari Sariak, 2008an.
Taldearen alderdirik sozial eta integratzaileenean, Teatro Estudio aktibo bat izan da Euskal Herriko Unibersidadearen Udako Ikastaroetan, bai eta Antzerti Eusko Jaurlaritzeak bultzatutako lehen antzerki eskolea izan zanaren sorreran be. Donostia be haren inplikazino eta konpromiso sozialaren lekuko izan da, Martuteneko kartzeleagaz esaterako, Loiola auzoko Emakumeen Alkarteagaz, Matia Patronatuagaz, Erausoko Katalina Arte Klubagaz, Berioko zaharren egoitzeagaz zein Aieteko Katxola Kultur Alkarteagaz. Emakumeak, gazteak, edadekoak eta presoak izan ditu ardatz talde sozialen artean: "Antzerki amateurraren egoerea asko aldatu dan arren, horixe da, hain zuzen be, ordukoaren eta oraingoaren arteko haria, giza-talde ahulalaz lan egiteko dogun bokazinoa, antzerki profesionala rara avis bat zan sasoian, auzo-antzerki amateurra sano inartsua zan eta orain, barriz, alderantziz da, amateurra sare profesionalago baten osogarria da eta erakundeek aktorearen ibilbidearen fase guztietan babesari eusteko konpromisoa hartu beharko leukie".
Manuel Gómez Martínez (Donostia, 1938)
Kalez kaleko salmentan ibilitako barkillogile familia baten laugarren semea da. Antiguoko Erret Eskolta kalean jaio eta hazi zan. Bankako langile izan zan eta hor 40 bat urte emon zituan baina antzerkia ez eban sekula baztertu Batez be diktadorea hil aurreko urteetatik, hau erabateko irakinaldi kulturala zan, eta batzuek hain zintzoak ez ziran gauzetan ebizen bitartean, beste batzuk gure protestak edo era guztietako ardurak antzerkiaren bidez bideratzen genduzan, mundu guztiak beti primeran tratau gaitu, publikoak, Donostiako gizarteak eta erakundeek. Lanean jarraitzen dogu, egiten doguna maite dogulako, adierazo dau. Gaur egun, Esther Remiro, Mari Carmen Oianeder, Fernando Mikelajauregui, Eva Rodríguez, Mikel Larrañaga, Manuel Luaces, Koro Burgoy, Enara Martínez Abelleira, Iñaki Aramburu, Peio Arnaez, Saioa Royo, Miriam P. Aranguren, Nagore Olarra eta Xabier Zelarain dira Teatro Estudioko giza-taldea osotzen daben antzerkizaleak.
Hiru sari berezi eta 20 kategoria lehiaketan
SGAE Fundazinoak atondutako arte eszenikoen arloko sari ospetsuenek 24 edizino ditue eta, danetara, lehiaketara 20 kategoria eta hiru sari berezi ditue: Ohorezko Max Saria; Izakera sozialeko edo Afizionatu Max Saria; eta Publikoaren Max Saria, #VotaMax izeneko online aplikazinoaren bitartez ikusleen aldetik botu gehien lortzen dauen ikuskizuna, hain zuzen be.
Max Sariak
SGAE Fundazinoak 1998tik antolatzen ditu Max Sariak. Joan Brossa poeta eta artista plastikoak (Bartzelona -1919/1999) diseinau eban sagar itxurako saria, Brossa gerraosteko Espainiako artearen kolektibo barritzaile eta bultzatzaileetako bat izanik. Sari honeek sendotu egin dira urte hauetan eta arte eszenikoen arloko aintzatespen zabalena bihurtu dira.
Azken urteotan, Arte Eszenikoen Max Sariak sektoreko erreferente bihurtu dira. Azken edizinoan, 2020ko irailaren 7an, Malagako Cervantes Antzokian, 3.000 profesional inguru batu ziran eta 386 ikuskizunek emon eben izena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!