Ia 16.900 lagunek egingo ditue azterketak maiatzaren 5ean hasita

Bizkaie! 2021-05-05 10:31   Euskerea berbagai

HABEren euskerazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzekoak.

HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak euskera mailak egiaztatzeko azterketak egingo ditu maiatzaren 5ean hasita. Danetara, 16.831 lagunek egingo ditue azterketak. Beste 513 personak orain aste bi HOBE sistemea erabilita azterketak ordenagailuz egin zituen; beraz, 17.344 personak parte hartuko dabe euskera mailak egiaztatzeko prozesuan, igaz baino ia 3.000 gehiagok. Proba guztiak osasun agintarien aholkuak jarraituz eta ikasleen eta prozesuan parte hartzen daben guztien osasuna jagonez eta segurtasun neurri guztiak bermatuz egingo dira. Azterketariek antolatzaileek zehaztutako prebentzino-jarraibideak eta norberaren garbitasun neurriak bete beharko ditue. Deialdi honek euskaltegietako ikasleen preminei erantzuten deutse eta etorkizun laburrean abian jarriko diran sektore publikoko lanpostuen eskaintzatan aurkeztuko diran herritarrei aukerak zabaltzea dau helburu.

Araban Gasteizko Bakh zentroan (Buesa Arenan) egingo dira azterketak, Bizkaian Barakaldoko BEC-en eta Gipuzkoan Irungo FICOBAn. Bartzelonako Euskal Etxea Centre Cultural-en eta Madrilgo Euskal Etxean be egingo dira azterketak. Jente gehien Bizkaiko hitzorduetan batuko da, 9.045 lagun, FICOBAn 5.338 persona batuko dira, Buesa Arenan 2.384, Madrilen 44 eta Bartzelonan 20. Deialdi zarratuko ikasleak, hau da, euskaltegietako ikasleak, danetara, 10.700 izango dira eta deialdi edegikoak 6.200.

Bihar, eguaztenean, goizeko 00:09etan hasita egingo dira B1 (erabiltzaile independentea), B2 (erabiltzaile aurreratua), C1 (erabiltzaile gaitua) eta C2 (erabiltzaile aditua) egiaztatzeko azterketak bai deialdi zarratukoak, baita edegikoak be. Egunez egun holan atonduko dira idazmen probetako azterketak:

· Euskaltegietako ikasleentzako deialdia:

o B1: maiatzaren 7an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

o B2: maiatzaren 7an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

o C1: maiatzaren 8an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

o C2: maiatzaren 7an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Deialdi zarratuko barriketa-probak bagilean eta garagarrilean egingo dira.

· Deialdi edegia:

o B1: maiatzaren 6an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta maiatzaren 8an Madrilen.

o B2: maiatzaren 6an, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Bartzelonan eta maiatzaren 8an Madrilen.

o C1: Maiatzaren 5ean, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Bartzelonan eta maiatzaren 8an Madrilen.

o C2: maiatzaren 6an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta maiatzaren 8an Madrilen.

Deialdi edegiko mintzamen probak be bagilean eta garagarrilean egingo dira.

HOBE

HOBE (HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintzea) sistemea erabilita C1 eta C2 egiaztatzeko probak egin ziran orain aste bi BEC-en, Kursaal-en eta Bakh-en. Danetara, 513 ikaslek aukeratu eben azterketak egiteko bide elektronikoa. Gainditzen dabenek barriketa-probea aurrez-aurreko ohiko eredua erabiliz egin beharko dabe.

HABEk hiru deialdi-mueta egiten ditu urtero: euskaltegietako ikasleentzakoa, edegia eta HOBE deialdia, ordenagailuz egin daitekeena. Deialdi bakotxak azterketaldi bi ditu: udabarrikoa, lehenengoa; eta udagoieneko, bigarrena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu