77 ikuskizun iragarri ditue Bilbon, 'Eszena Kalera' programearen barruan
2021-05-04 08:26 KultureaMaiatzaren 5etik irailaren amaierara arte.
Euskadin dan kaleko zirkuiturik handienak publiko mueta guztientzako ikuskizunak dakarz, euskeraz, gaztelaniaz edo hizkuntza bitan. Bilboko Udalaren ekimena maiatzaren 5ean hasiko da; danetara, 77 hitzordu eta Euskal Herriko 27 konpainia izango dira. Ekimenaren helburuak dira auzoetara arte eszenikoen proposamenak eroatea, kaleak animau eta era horretako ikuskizunetan auzokoek parte hartu eta hartu-emonak sustatzea; gainera, kaleko arte eszenikoetan dabizen bertoko taldeei aukerea emon gura jake lanak jenteari erakusteko.
Eszena Kalera programazinoaren barruko ikuskizun horreek guztiak kalean gozetako dagoz pentsautaeta, holan, espazio publikoa bihurtu nahi dabe euren agertoki eta topaleku, kalidadezko kultura 0-km-ko bat gozau gura daben guzientzat, Udalak tokiko kultur eragileeak eta talentua laguntzeko egindako apustuaren barruan.
Programaren 2021eko aldi honetan, honako konpainia eta artista honeek parte hartuko dabe: Bapatean Zirko Zirkua-Clowna, Berdinki, Bihotx, Cía. Barsanti, Cía. Dikothomia Zirkua, El Mono Habitado, Cía. Muu, Erre Produkzinoak, Euskal Magoak, Gemma Martínez E Ibon Belandia, Haatik Jantza, Intujai Teatro, Kantu Kolore, Larutan, Input, Madiber, Malas Compañías Zirko Taldea, Markeliñe, Martula Klown Fem, Mulixka Dantza Taldea, Sarini Zirko, Sinvergüenzas Exprésate, Trapu Zaharra eta Zanguango Teatro.
Programa honetako 80 hitzorduen artean, nabarmentzekoa da Zanguango Teatro taldearen Al otro lado proposamena, Kaleko Ikuskizun Onenaren MAX saria irabazi ebalako 2020an; lan horretan, fikzinoaren eta errealidadearen arteko mugak desagertu egiten dira eta norbera dan horren beste ikuspegi edo bersinoak emoten dira ikustera.
Era berean, Bilboko auzoetara hurreratuko da Berdinki konpainia be, Mikra ikuskizunagaz, 2020ko deialdian Karrikan Plataformaren barruan irabazi eban ikuskizunetako bat: Antzezlanean, akrobaziaren bidez eta abiapuntutzat hartuz generoaren eta rolaren arteko hartu-emonak, personen jarrerak deseregi egiten dira, ikusteko zenbateraino oinarritzen diran kultur kargan eta balio arrotzetan.
Bestalde, Trapu Zaharra eta Cía. Barsanti taldeek, kaleko arteen arloko Euskadiko konpainia onenetakoek El candidato eta Legea gu gara/ omos la ley estreinauko ditue.
Era berean, nabarmentzekoak dira Piraten istorio bat, Diberti – dantza eta Meri, Mari eta Lari proposamenak be, hurranez hurran Erre Produkzinoak, Deabru Baltzak eta Eidabe antzerki-taldeenak, batez be familientzako diran ikuskizunak.
Aitatu proposamen horreek eta beste batzuk izango dira aurten Bilboko kaleko arteen zirkuituan eta nabarmendu behar da Udalak indartu egin dauela kultur programazinoaren deszentralizazinoa eta arte eszenikoak sustatzeko apustua.
Sarrerak eta erreserbak
Sartzea doban izango da eta aldez aurretik lekua gordeteko aukerea be izango da hemen. Bakotxak bina (2) sarrera erreserbau ahal izango ditu gehienez, ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik ha hasi baino ordu 2 lehenagora arte eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango dabe balioa.
Ordutegien, lekuen eta hitzorduen gaineko informazinoa begiratu hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!