Euskerazko dobako 13 jarduera programau ditue maiatzerako
2021-04-30 10:04 Euskerea berbagaiEskaintza osoa eta informazino gehiago hemen.
Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektua da. Aisialdian euskerea sustatzeko helburua dau, euskerea ikasten dabizen edo euskera mailea hobetu eta euskeraz bizi gura daben personentzat.
Egitarauan, ondokoak nabarmendu daitekez:
- Bilboko Arte Ederren museoan bisita gidatuak. Sei lagunekoak, hori bai. Gainera, hasteko urrezko aukerea dago: Remigio Mendibururen obrea eta ez ahaztu Mendiburuk Korrikaren lekukoa egin ebala.
- Maiatzaren 28an, Thai sukaldaritzearen ingurukoak ezagutzeko eta probetako aukerea izango da ESHBI Erriberan Mikelen esku.
- Lorratzen olgetea, Bilboko Zazpi kaleak ezagutzeko. Ginkana moduko ekitaldia izango da, maiatzaren 17tik 21era, 10 txandetan banatuta, goizez edo arratsaldez, 3 laguneko taldeetan. Danetara, 30 lagun. Txandak: maiatzaren 17an, 19an eta 20an arratsaldean, 18:00 eta 18:30ean. Maiatzaren 18an eta 21ean, barriz, goizean, 10:00 eta 10:30ean. Izena modu indibidualean emon behar da. Nahi beste denpora erabili daiteke eta lanak amaituta, emoitzen orria eta selfie bat bialdu behar jake antolatzailee. Asmatzaileentzat sariak egongo dira, jakina.
Bestetik, tailerrak maiatzaren 6tik (eguena) 31ra (astelehena) egingo dira. Ohikoa danez, gastronomiari buruzko tailerrak, kakorratza eta berbaldiak eta bestelako tailerrak dagoz eskaintzearen barruan.
Ggoan izan maiatzaren 3an, VII. Egunean Behin Lehiaketea martxan izango dala barriro garagarrilera arte.
Euskarazko doako jarduera horietan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren webgunean izena emotea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).
Jarduera guztiak momentuan momentuko osasun-segurtasuneko neurrien eta gomendioen arabera egingo dira, eta, horregatik, eskaintzea aldatu egin daiteke.
Darabilbo
Darabilbo Bilboko Udalaren programa bat da, Bilboko Euskaltegien Sarearen kolaborazinoagaz eta helburua da aisialdian euskerearen erabilerea sustatzea, bai hizkuntza ikasten dabizen personen artean, bai euskeraz bizi gura dabenen artean.
Darabilbori 2013an ekin jakon eta ordutik programan askotariko jarduerak sartzen dira: Jarduerak taldean egiten dira urteko hile guztietan (garagarrilean eta abuztuan ez) eta barruti guztietan.
Horrenbestez, parte-hartze izakerako ekimena da guztiz, bai garapenean bai diseinuan, erabiltzaileek eurek jarduerak proponidu leikiezalako programeari eransteko. Proposamenak whatsapp-ez egin daitekez, 607 530 132 telefonoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!