Mahaia-k 'Sutondoan' aurkeztu dau

Bizkaie! 2021-04-29 10:05   Kulturea

Liburuan euskal sukaldaritzearen tradizinoa eta barrikuntza buztartu ditue.

Mahaia kolektiboa euskal sukaldaritzearen bilakaereagaz konprometidutako sukaldarien kolektibo bat da eta Basque Culinary Center-en babesa dau. Kolektiboak lotura estua dau tokiko produktuakaz, lurraldeagaz eta kultura gastronomikoagaz. Euskal sukaldaritzearen tradizinoa eta barrikuntza lotzen dituan liburua da;
bertan, produktore txikien lana autortu eta belaunaldi baten jakintzeari eusteko ahalegina nabarmentzen da.

Aitor Arregi, Igor Arregi, Jon Ayala, Enrique Fleischman, Ander Gonzalez, Xabi Gorrotxategi, Ismael Iglesias, Iñigo Lavado, Dani Lopez, Pablo Loureiro, Pili Manterola, Aizpea Ohianeder, Roberto Ruiz, Ruben Trincado eta Gorka Txapartegik osotzen dabe Mahaia eta Euskal sukaldaritzearen kalidadea eta barrikuntzea
hobetzen jarraitzeko lanetan dabiz, izan be, badakie euskal kultura eta tradizinoak aktibo garrantzitsua dirala produktu eta prestaketetan barritu ahal izateko. Horregaitik dabi proiektu honetan Álvaro Bermejo kazetaria eta idazlea eta Joseba Urretabizkaia argazkilariaren lankidetzeagaz.

Liburuaren aurkezpenean, Mahaia kolektiboko kide guztiak, Basque Culinary Centerreko patronatuko kide guztiak (Elena Arzak, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbeláiz, Pedro Subijana eta Carlos Arguiñano), hainbat alkarte gastronomiko (Ostalaritza alkartea, Jakitea, Euskal Akademia eta Fecoga) eta erakunde publikoak (Eusko Jaurlaritzea, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailburuak eta Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak ordezkatuta eta Donostiako Udala) izan dira.

Mahaia sukaldarien kolektiboak Sutondoan proiektua aurkeztu dau, Ander González eta Pili Manterolaren bitartez, biak arduratu dira ekitaldia gidatzeaz. Horrezaz gan, bertan izan dira Aitor Arregi eta Roberto Ruiz, Mahaia ordezkatzeko eta Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria. Produktoreen eta chefen arteko hartu-emonei zor jaken balioa emoteko, mahai-inguru bat be egin dabe, liburuaren idazle Álvaro Bermejo buru, Aizpea Oihaneder (Xarma), Enrique Fleischan (Bailara), Denis López (Tolosako Babarrun Alkartea), Ruben Trincado (M. Ulia) eta Juxto Zilbeti (arrantzalea) sukaldari eta produktorea tartean zirala. Amaitzeko, Arantxa Tapia Sailburuak amaierea emon deutso ekitaldiari.

Liburua, Basque Culinary Centerreko dendearen webgunean egongo da salgai hemen.

Sutondoan

Platerek sustraiak ditue. Holan plateren oinarri diran produktuek zein hareek kozinetan dituen personek. Jakintzea eta gustoa, gomutak, bidegurutze eta eraginak, orainaldia eta etorkizuna, ehundutako kultur paisajea osotzen dabe eta, duda barik, Irizar, Arzak, Subijana, Arbelaitz eta Argiñano lako maisuek zeozertan asmau baeben, formulazino hori eguneratu eta aldi berean duala eta singularra dan estilo gastronomiko bat sortzea izan zan.

Mahaia kolektibora ostalaritzako hamasei profesional batu dira, belaunaldi hibrido baten seme- alabak dira eta dagoeneko autortza handia lortu dabe, bai Euskadin, bai hemendik kanpo. Aitor Arregi, Igor Arregi eta Pili Manterola Getariatik datoz. Hondarribitik, barriz, Gorka Txapartegi eta Jon Ayala. Irunetik,
Iñigo Lavado. Xabier Gorrotxategi Tolosa aldetik. Handik oso hur, Bidaniatik, Enrique Fleischmann. Goierri gainetik, barriz, Roberto Ruiz. Eta Donostiatik Pablo Loureiro, Rubén Trincado, Ander González, Dani López, Ismael Iglesias eta Aizpea Oihaneder eta Xabier Díez.

Liburu honetan, beren buruen beste alderdi bat erakutsi dabe eta horretarako, euren plateren oinarri diran tokiko produktuak eta produktoreak ezagutarazo ditue. Hori izan da irakurleei helarazoi gura izan deutsen memoriaren zatia. Inoiz ahotsa altzetan ez dauen alderdi umila, isiltasun horretan guztiz adierazgarria dana. Sutondoan lanaren proposamena alkarrizketa edegi horren gainean eregiten da, okeleak ortuariakiakaz, sustraiak gorringoagaz edo arrainak maskorragaz sortzen dauen horren antzekoa; bertan, sukaldari bakotxak bere kartan esanguratsuena dan produktua defendiduten dau. Karta horretan dagoz produktuak horniduten dituenen jakinduria eta sukaldarien maisutasuna.

Álvaro Bermejok idatzitako lanak Joseba Urretabizkaiaren argazkiak ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu