Maiatzaren 8an izango da XII. First Lego Leagueren Euskadiko finala
2021-04-27 11:24 KultureaAurten, olgetea eta kirola berrasmetea proponiduko jake talde parte-hartzaileei, gizarte aktiboagoa lortzeko.
Ikasleak Deustura (Bilbo), Donostiara eta Arrasatera joango dira eta 15 talde egongo dira hiru egoitzetako bakotxean, baina ez da ikuslerik egongo.
Taldeek epaimahai baten aurrean defendiduko ditue txapelketako arloak: eregi behar izan daben Lego Mindstorms robotaren diseinua eta programazinoa eta erakutsi beharko dabe First Lego League balioak barruratu dituela, hau da, topetea, barrikuntzea, inpaktua, inklusinoa, lankidetzea eta dibersinoa.
Formatu barritzaile horrek Twitch plataformearen bidez, FLLEuskadi kanalaren bidez, emongo dan programa bat izango dau. Saio horretan, First Lego League Euskadiren denporaldiaren barri emon eta, gainera, hiru egoitzakaz konektauko da talde irabazleak zein diran iragartzeko. Egoitza bakotxean zazpi talde sarituko dira eta horreetako bik First Lego Leagueko Estaduko finalerako plazea lortuko dabe: talde osoenak eta barrikuntza-proiektu oneneko taldeak. Holan, sei euskal taldek hartuko dabe parte bagilean modu birtualean egingo dan Espainiako finalean. Talde onenek, era berean, First Lego League nazinoarteko finaletarako sarbidea izango dabe.
Olgetea eta kirola berdiseinetea
Hezkuntza-programearen nazinoarteko erakundeak urtero erronka tematiko bat dakar, munduko ikasle guztientzat berbera. Edizino honetan RePLAY da erronkea eta taldeek olgetan ibilteko, kirola egiteko eta mobiduteko modua zehaztu behar dabe, jarduera fisikoa sustatzeko eta aktiboago egoteko. Gainera, erronkak pandemiaren ondoriozko alderdi bat be badau, sedentarismo-arazoei erantzuteko aukerea emoten dauelako.
First Lego League Euskadik 33 euskal ikastetxe ditu aurten, 90 taldetan banatuta, kategoria bitan: 45 talde Challenge kategorian, 10 eta 16 urte bitartekoak; eta 45 Explore kategorian, 6 eta 9 urte bitartekoak. Danetara, 1.300 ikastetxek parte hartu dabe, eta horreetatik 400 euskal finalean egongo dira maiatzaren 8an, hiru egoitzetan banatuta. Eta beste 250umek Explore kategorian parte hartuko dabe.
Esangura horretan, XII. First Lego League egoitza anitzeko txapelketearen formatu barritzaileagaz egingo da, parte hartzen daben ikastetxeei eta hiru erakunde antolatzaileei esker; Innobasquegaz batera, ikasleek karrera teknikoen aurreko interesa pizteko konpromisoa konpartiduten dabe, zientziara, arazoen konponbidera eta barrikuntzara hurreratuz.
Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak nabarmendu dauanez, First Lego League Euskadi erreferentziazko STEAM hezkuntza-programa bat da Euskadin. Eusko Jaurlaritzeak bultzatzen dauen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da, zientzia, teknologia, injinerutzea eta matematikako bokazino goiztiarrak bultzatzeko, arteakaz eta humanidadeakaz lotuta.
Asier Perallos, Deustuko Unibersidadeko Injinerutza Fakultadeko dekanoak adierazo dauanez, Deustuko komunidadean igaz antolatzailekide izan genduen lehen esperientziaren ilusinoa azpimarratuko neuke. 100 boluntariok baino gehiagok hartu eben parte.
Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia: Gure uriko barrikuntza eta garapen ekonomikoaren arloko apusturik garrantzitsuena arreta personakan jarten dauena da, batez ere gazteakan, euren esku baitago etorkizuna.
Vicente Atxa, Mondragon Unibersidadeko errektorearen eretxiz, STEM hezkuntzan bokazinoa piztea oinarrizkoa da euskal enpresek eta ekonomiak beharko dituen profilak beteteko. Horregaitik daroaz Mondragon Unibersidadeak urte bi FLL Euskadi antolatzen. FLL Euskadik taldean lan egitea esan nahi dau, euskal industriagazko hartu-emonak, ikasleen parte-hartze aktiboa, izan be, eurek proponiduten ditue ideak, hartzen ditue erabagiak eta sortzen eta probetan ditue konponbideak. First Lego League Euskadik be ikasleak mundu errealera hurreratzen ditu eta STEM mundua ikasteko aukerea emoten deutse.
Proiektuak Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskaltel Fundazinoaren babesa dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!