Bilboko gaztetxuen artean euskerea eta euskal kulturea bultzatuko ditue
2021-04-27 10:35 Euskerea berbagaiUdalaren eta Ikastolen Alkartearen arteko hitzarmena luzatu dabe.
Aurten be Euskal olgetak eta jokoak programea martxan jarriko dabe Bilbon, 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxuen artean euskerea eta euskal kulturea bultzatzen dituan ekimena. Uriko ikastetxeetan egiten dira programa horretako jarduerak, eskola-orduen barruan, eta, gehienbat, herri-kirolak, jantzak, antzerkia eta pelotea lantzen dira.
Era berean, euskerazko liburuak irakurteko ohiturea zabaltzen ahalegintzen dira programearen bidez, eta Euskerearen Egunagaz lotutako jarduerak antolatzen ditue. Azken baten, Udalaren helburua da aisialdiko giroa sortzea, euskerazko eta euskerearen inguruko jarduerak egiteko, eta gazteenek euskal kulturea ikasi eta sentidu deiezen guneak sortzea.
Bilboko Udalaren eta Ikastolen Alkartearen arteko hitzarmena luzatu dabenez, euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko ahalegin horri eutsiko deutse urian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!