Aroa Arrizubieta eta Irati Andak irabazi dabe Oiongo hirugarren final laurena

Bizkaie! 2021-04-26 09:15   Bertsolaritzea

Badakigu nortzuko kantauko daben finalerdietan.

2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketan, apirilean 17an hasitako lehen fasea, final laurenak, Oionen amaitu dira. Aroa Arrizubieta eta Irati Andak zuzunean sailkatu dira finalerdietara, bigarren fasera, Unai Anda-Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre-Martin Abarrategi bikote irabazleakaz batera.

Kantuan ibilitako 3 bikoteak, hurrengoak:

Oihane Perea (Zalduondo) - Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz).

Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia) - Ander Aranburu Amenabarro (Gasteiz).

Irati Anda Villanueva (Gasteiz) - Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz).

Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantau ditue bertsolari bakotxak. Ariketa guztiak egin ondoren, Irati Anda eta Aroa Arrizubietak lortu dabe puntu gehien, 467,5 puntu. Hiru final laurenetako puntuazinoaren hurrenkeran osotuko dira finalerdiak. Puntuazinoak ondorengoak izan dira:

Irati Anda - Aroa Arrizubieta: 467,5 puntu.

Oihane Perea - Manu Bendala: 459 puntu.

Rikardo Gonzalez de Durana - Ander Aranaburu: 442 puntu.

Bederatzi lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Nieves Del Alamo izan da Araiako Andra Mari aretoko aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurenetako epaimahaian dagoz Iker Elexpuru, Egoitz Iradier eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan, barriz, Aitor Jimenez.

Maiatzaren 8an, Amurrion izango da lehen finalerdia eta 9an, Gasteizen, bigarrena:

Honenbestez, holan geratuko dira finalerdietako saioak, sailkapenaren hurrenkeran: 1.finalerdia eta 2. finalerdia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu