2021/04/26 19:00

Bilbon, Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian.

'La armadura del rey'

19:00

Eider Hurtado eta Ana Pardo de Vera liburuaren egileek eta Blanca Rosa Roca editoreak hartuko dabe parte aurkezpenean. Xabier Lapitzek moderauko dau berbaldia.

Ana Pardo de Vera
 (Lugo, 1974)

Filologia Hispanikoan lizentziau zan eta ondoren Hedabideetan masterra egin eban. Hainbat komunikabidetan lan egin dau, besteak beste, Diario 16, La Voz de Galicia, Tiempo edo El Siglo de Europa eta hainbat irrati eta telebistagaz kolaborau dau. José Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuan, Komunikazino aholkulari izan zan Defentsa, Industria, Turismo eta Merkataritza ministerioetan eta Lurralde Politikako Lehendakariordetzan. 2016. urtetik 2019. urtera bitartean, Público egunkari digitala zuzendu eban; gaur egun, haren zuzendari korporatiboa eta Hartu-emon Instituzionaletakoa da.

Eider Hurtado (Santurtzi, 1982)

Ikus-entzunezko Komunikazinoan lizentziaduna da UPV/EHUn. Kazetari lanak egiten ditu ETBn. 360 grados erreportaje-programaren zuzendaria eta aurkezlea izan da. Ibilbideari irratian ekin eutson, Radio Euskadin eta Onda Vascan, gaurkotasun politikoaren jarraipen berezia eginez. Azken urteotan, ikerketa-kazetaritzan dabil.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu