Oionen jokatuko da zapatuan 3. final laurena
2021-04-23 12:38 Bertsolaritzea2019ko banakako edizinoko finalista bi dagoz Oionen kantetako: Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea.
Zapatuan, hilaren 24an, Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako azken final laurena jokatuko da, Oiongo zineman, 17:30ean. Ondoko bertsolariek kantauko dabe:
1. Bikotea: Ander Aranburu Amenabarro - Rikardo Gonzalez de Durana Alzola.
2. Bikotea: Irati Anda Villanueva - Aroa Arrizubieta Barredo.
3. Bikotea: Manuel Bendala Garcia-Donas - Oihane Perea Perez de Mendiola.
Aitatu bertsolarien artean, 2019ko banakako edizinoko finalista bi dagoz, Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea. Ander Aranburuk 2020ko Kuadrilla artekoan kantau eban lehen aldiz, baina inoiz ez da banakako txapelketan ibili.
Gai-emoilea Arantxa Sobrino Lasa izango da.
Lehen fase honetan bertsolarien lanak Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru Lete eta Mikel Fernandez de Arroiabe Idigorasek epaituko ditue.
AZken final laurena, hirugarrena, jokatu eta orduantxe argituko da zein beste 4 bikote pasauko diran, Unai Anda-Iñaki Viñaspre eta Martin Abarrategi-Manex Agirregaz, maiatzean jokatuko diran finalerdietara.
Txapelketan parte hartzen daben 9 bikote, 18 bertsolariek, behin baino ez dabe kantauko lehen fase honetan, saio honen puntu metaketearen arabera sailkatuko dira finalerdietara hurranez hurran 6 bertsolari bikote lehen faseko sailkapenaren arabera.
Ateak 17:00etatik edegiko ditue eta sarrerak salgai dagoz hemen. Aforoa bete artean bertan be sarrera erosteko aukerea egon daiteke. Bazkideak 4 euro, arrunta 6 euro, eta 16 urtetik behera doban.
Eskerrak emon txapelketan laguntzen daben babesleei, komunikabide laguntzaileei eta Oyon-Oiongo Udalari.
Lehenengo finalerdia Amurrion
Maiatzaren 8an izango da Amurrioko Amurrio Antzokian, 17:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!