Publikoak botoa emoteko epea hasi da MIN Sarietan

Bizkaie! 2021-04-22 12:47   Musikea

Euskerazko albumik onenaren kategorian 14 hautagai dagoz.

Musika independentearen MIN Sarietako irabazleak aukeratzeko prozesuaren azken txanpea hasi da. Kategoria bakotxeko hautagaiak aukeratu ditue, eta orain publikoaren txandea da. Artista gogokoenen aldeko botoa emon ahal izango dabe zaleek, maiatzaren 4ra arte.

Etxepare Euskal Institutuak sustatuta, MIN Sarietako kategorietako bat da euskerazko disko edo albumik onenarena. Aurtengo edizinoan, 14 talde eta bakarlari sartu dira azken fasean: Amorante, Dena, Gatibu, Kai Nakai, Kantu Kolore, Korrontzi, Liher, Modus Operandi, Nogen, Skabidean, Tenpora, Thierry Biscary, Xsakara eta Zetak.

Horreen artean aukeratu ahal izango dabe entzuleek, bakotxak bost artistaren aldeko botoa emonda. Parte-hartzaile bakotxak behin baino ezin izango dau botoa emon. Ondoren, epaimahaiaren eretxia be kontuan hartuko da irabazlea zein dan ebazteko. 

UFI, Unión Fonográfica Independientek urtero antolatzen ditu MIN Sariak, musika independentearen alorrean dabizan sortzaileen lana ikusiarazo eta autortzeko asmoz. 21 kategoria dagoz, tartean euskerazko albumik onenarena. Aurtengo sariak banatzeko ekitaldia bagilaren 16an egingo dabe. 

Kategoria guztietako hautagaiak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu