'Bertsolari' aldizkariak Aitor Sarriegiri egindako alkarrizketea dakar

Bizkaie! 2021-04-22 10:31   Bertsolaritzea

Kalean da udabarriko zenbakia.

Bertsolaritzea urte osoan frutea emoten dauen zugatza da eta neguan be batze lan ederra egin dogu, udabarriaren etorrereagaz zuri saski eder hau eskaintzeko.

Gure aspaldiko atezaina dan Zaldieroak emongo deutsu ondoetorria, jarraian Itxaro Borda idazleagaz moda zahar eta barriez kalakan ibilteko.

30 urte bete ditugu! Antxoka Agirre adiskideak azken hiru hamarkadei errepaso sakona emoten deutsen erreportajea dakar eta Iñaki Muruak bertso sorta dotore askoa erregalau deusku. Orain 30 urte argitaratutako altxor bat be erreskatau dogu zuretzat.

Jon Martin urte luzez ibili da blogari gurean Photoak erretratuak eginez, hau da, berak egindakoei bertsoak jarriz. Oraingoz zeregin hori bertan behera ixtea erabagi eta azken urteetako erretratuak batu eta horreen inguruan idatzi deusku, agur legez.

Aitor Sarriegik txapelketak ixtea erabagi eban orain hiru urte; haren ahots propioa landu eta bertsoen unibersoan lekua topau dauenetako bat da beasaindarra, eta bageunkan haren ibilbideari errepaso sakon bat emoteko gogoa. Gorka Azkaratek alkarrizketa mamitsua egin deutso.

Maddi Soroa ikerketa prozesuan dabil eta Zelan egin bertsolari? artikulua ekarri deusku. Bertsolariak zelako konpetentziak landu behar dituan zerrendatu eta horreek batuko dituen dokumentu bat sortzeari ekin deutso, baliogarria izango dalakoan bertsoaren erakaskuntzarako eta ikaskuntzarako.

Ttakun-Herren ataleko bertso alkarrizketak lagun barri biren eskutik etorriko jakuz 2021. urtean: Ane Zuazubiskar eta Haritz Mujika: Ondo etorri!

Elixabete Etxandi bertsolari izpurarrak hautsak harrotzen dituan gai baten bueltako erreportajea dakar: Bertsolaritzea eta euskalkiaren auzia.

Atal barria estreinau dogu ale honetan: Perlak. Bertsolari batek gogoan gorde dauen bertso, ofizio edota bertso saio bat ekarriko deusku eta Sustrai Colinari egokitu jako aitzindari lanak egitea.

Thomas Nussbaumerrek Gstanzl diziplinaren barri dakar: Austriako ahozko bat-batekotasuna. Bestalde, Iñaki Iturainek bertso sorta bat bialdu deusku.

Miren Artetxek eta Beñat Gaztelumendik bertso ibilbidea antolatu deuskue Donostiako ziudadian eta azkenengo orrialdeetan sorpresa bat daukagu zuretzat.

Bertsolari aldizkari hau eskuratu nahi badozu hainbat aukera dagoz:

administrazioa@bertsolari.eus
– Harpidetu eta ale honetaz gan igazko laurak be jasoko dozuz (29€ urtean).
– ELKAR-en dendetara jo edo galdetu zeure liburudendan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu