'Bagoi hutsak' da taldearen bigarren diskoa

Bizkaie! 2021-04-22 08:03   Musikea

Postal Kolekzionistak taldeak Lekuak leku bideoa aurkeztu dau.

Itxialdi egoeran grabau eta produzidu dabe, baita bideoklipa sortu be. Joan dan urteko maiatzean Azken Gaua Urian (autoprodukzinoa, 2019) euren lehen diskoa kaleratu ostean, talde gipuzkoarrak kantu barria dakar: Lekuak leku, hain zuzen be.

Postal Kolekzionistak
taldean dira Iñigo Asensio (Homo Demens, Manent, Van Popel, Charlie&theColours) sortu eta abesturiko doinua da, ohiko taldekideen musika produkzinoagaz osotua, Michel Longaron bateria (Imanol Larzabal, 21 Japonesas, Mikel Erentxun, Iker Lauroba), Ander Zubillaga gitarristea (Governors, Iker Lauroba, Zesuma, Blue Mood), Irene Lopez pianistea eta Juanjo Falcón baxuan (Les Mecaniciens, Momau, Labrit, Manent).

Beste alde batetik, Beñat Igerabide musikari eta teknikaria izan da produkzinoaren ardurea hartu dauena.

Azalaren diseinua, barriz, Azalaren Diseinua: @laura.lizuma-rena da.

Bagoi hutsak


Bidaiak presente izan arren, trenak hartu ditu ardatz Iñigo Asensiok bigarren disko honen sorkuntza fasean. Soinu gordinagoa batzuetan, adibide Hotz Emozionala eta pop borobilagoaren bila beste batzutan Ondo Nagon esaterako, oinarrizko elementu asko barriro topauko ditu entzuleak bigarren diskoan. Armonikearen presentzia, soka eta haize konponketak, tronpeta soloak... Beste soinu batzuk lehenengoz agertzen dira, berbarako, bals giroan txertatutako akordeoia.

Ez genuen pentsetan bigarrena egongo zanik, baina hemen da! Azken Gaua Urian esperimentu bat izan zan eta arrazoiak azaltzea gatxa bada be esperimentu harek harrapatu gaitu. Mimoz josi ditugu 8 kanta honeek. Ilusino berezia egiten deuskuen kolaborazinoak be baditu. Gauza zoragarriak. Bidaiak, geroa eta bagoiak... Bagoi Hutsak guztiaren eszenatoki. Eskerrak emon behar deutsegu hau guztia posible egin dabenei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu