'Parez pare', The Potes taldearen bigarren diskoaren aurrerapena

Bizkaie! 2021-04-21 13:58   Musikea

Damurik ez, bihotza aske izango da bigarren diskoaren izena.

Parez pare da The Potesen bigarren diskoa aurkezteko kantua. Taldearen youtubeko kanalean dago bideoklipa, Arrasateko Etxezarreta baserri hutsaren inguruan grabautakoa.

Damurik ez, bihotza aske izango da bigarren diskoaren izena. Hamabi kantu batu ditue eta lehenengo diskoa baino gogorragoa dan arren, betiko esentzia presente dago diskoan. Laster kaleratuko dabe diskoa baina bien bitartean, Parez pare aurrerapen kantuagaz gozetako aukera dago.

The Potes

2012. urtean Arrasaten sortutako musika taldea da The Potes. The Pogues taldeari omenaldia egiteko batu ziran eta 2012ko abenduaren 25ean emon eben lehenengo kontzertua. Folk-pop-rock estiloen buztarketea darabile arrasatearrek eta 2018an argitaratu eben lehenengo diskoa: Ametsak dira egi erabat bete aurretik (2018).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu