Zabalik dago 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2021-04-21 08:27   Bertsolaritzea

Berez, urtarrilean zan jokatzekoa, baina udagoienera atzeratu dabe.

Bertsolariak, 2019ko Nafarroako Txapelketako finalean (argazkia: Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Pandemiak behartutako geldialdiaren ostean, pixkanaka-pixkanaka hasi dira bertsolari txapelketak barriro agendetan agertzen. Asteburuan hasi zan Arabako Binakakoa, eta, orain, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea hasi da martxea hartzen. Parte hartu nahi dabenek izena emon leikie dagoeneko.

Urtarrilean egitekoa zan 2021eko edizinoa, baina Nafarroako Bertsozale Alkarteak atzeratu egin eban, momentu haretan Covid-19ak eragindako egoerea ez zalako bape ona. Ondo bidean, urrian eta zemendian jokatuko da. 

Nafarroan jaiotako bertsolariek edo, gitxienez, aurten Nafarroan bizilekua dabenek hartu leikie parte. 2003an edo lehenago jaiotakoak onartuko ditue, 18 urtetik gorakoentzako txapelketea dalako. Baldintzak beteten dituenek maiatzaren 2ra arteko epea dabe izena emoteko. 

2019an antolatu zan azkenengoz Nafarroako Txapelketea. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatutako finalean, Julio Sotok jantzi eban txapela, eta Eneko Lazkoz izan zan bigarren. 1.350 lagun batu ziran harmailetan, baina 2021eko edizinoan ikusteko dago aretoek ze edukiera izango daben. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu